Udalbatza osatzea eta alkatearen zina.
|
1874-01-16
| |
Inazio Elosegi bitarteko idazkari izendatzen da eta Saturnino Areso bitarteko diruzain.
|
1873-11-22
| |
Anoen errematea ateratzen du udalak Saturnino Aresorekin zegoen kontratua eten delako: Baldintzak. Udalak Joakin Irizarren alde egiten du errematea.
|
1873-11-10
| |
Udalak Saturnino Aresoren alde egiten du anoen ardoaren errematea.
|
1873-10-28
| |
Domingo Larrea izendatzen dute diruzain berri: Baldintzak eta soldata.
|
1873-10-27
| |
Udalak Saturnino Aresoren alde egiten du anoen errematea.
|
1873-10-26
| |
Anoen errematea ateratzen du udalak: baldintzak.
|
1873-09-21
| |
Bizilagunei deia anoen gastuak ordaintzeko.
|
1873-08-24
| |
Koiunturagatik zinegotziak ez dira ausartzen beraien karguan hartzera. Bi diputaziioak informatuko dira. batzorde bat osatzen du udalak bitartean gobernatzeko.
|
1873-08-24
| |
Frantzisko Aldanondo beasaindarra anoen horniduraz arduratuko da errematea atera arte.
|
1873-08-17
| |
Anoen errematerako baldintzak.
|
1873-08-03
| |
Jaki hornitzaileen kexa, udaletxeak zor duena ordaintzeko: Aldundia informatuko da.
|
1873-07-15
| |
Tolosako batzarretarako ordezkariak aukeratzen dira: Jose Aranzabal eta Lazaro Eskoriatza.
|
1873-06-23
| |
Ohiz kanpoko egoeraren beharrak asetzeko, udalak batzordeak osatzen ditu auzoka.
|
1873-06-23
| |
Iparraldeko armada karlisataren zirkularra, aginduak betebeharrak eta zigorrak.
|
1873-06-18
| |
Ohiz kanpoko egoeraren beharrak asetzeko batzordeak osatzen ditu udalak auzoka.
|
1873-04-20
| |
Gerta daitezkeen ezohiko gertakarien aurrean, eta ordenu publikoa mantentze aldera, auzoz-auzoko batzordeak antolatzen ditu udalak.
|
1873-03-19
| |
Probintziako hezkuntza inspektoreak Lazkaoko eskolen beharrak adierazten ditu.
|
1872-11-26
| |
Marcelino Aguirrezabala medikuari zor zaiona ordaintzea adosten du udalak: epeak ezartzen dira.
|
1872-03-14
| |
Araba eta Burgoseko auzitegiko gastuak, Lazkaoko elizaren patroia den Valmedianoko markesaren aurkako gatazkarengatik.
|
1871-09-04
| |
Gurutzada santuaren buldaren bilketa eta haren gastua.
|
1871-08-15
| |
Ardoaren salmenta esklusiboaren inguruko proposamena onartzen da.
|
1871-06-30
| |
Ardoaren ariela errematera ateratzen du udalak # Tabernaren gestioaren eskaintzak ez dira onartzen # Pattarraren errematea.
|
1871-06-29
| |
Hezkuntza inspektorearen bisita: nesken eskolarako baliabideak lortzea eta hauen hezkuntza sustatzea adosten du.
|
1871-06-19
| |
Frontoia berritzeko lanak: kontuak.
|
1871-06-09
| |
Ardoaren salmentarako erabili den sistema askeak galerak ekarri dituenez, aurreko eredura itzultzea eskatzen dio udalak Aldundiari.
|
1871-05-10
| |
Udalak baimena ematen dio Gasteizko prokuradore den Dionisio Martinez Osabari, Lazkaoko udalaren izenean dagoen Arabako administrazio ekonomikoaren orri bat eta honen interesak jasotzeko.
|
1871-04-29
| |
Aldundiari organojolea eta sakristauaren gastuak kultoaren aurrekontuan sartzeko eskatzen dio udalak. Eskaeraren kopia.
|
1871-01-20
| |
Kultu eta kleroaren kontuak.
|
1871-01-15
| |
Lazkaoko udalaren eta Lazkaoko elizaren patroia den Valmedianoko markesaren arteko gatazka. Udalaren eskakizuna Aldundiari, Udalak Lazkaoko herri osoa ordezka dezan auzitegietan.
|
1871-01-15
| |
Ardo horniketaren errematea ateratzen du udalak.
|
1870-07-03
| |
Udalak Silbestre Mendiaurrenen alde egiten du pattar eta ardoen errematea. Saturnino Aresoren alde haragi errematea.
|
1870-06-29
| |
Pattarraren errematearen akordioa.
|
1870-06-29
| |
Kultu eta kleroaren zerga biltzeko batzordea osatzen du udalak.
|
1870-05-25
| |
Juan Antonio Zeberioren alkate izendapena: kargu hartzea.
|
1870-05-19
| |
Kexak herrian salmenta librea dela eta. Udaletxeak Aldundiarekin negoziatuko du gaia, salmenta esklusiboaren kontzesioa bilatuz.
|
1870-04-24
| |
Espainiako Konstituzioaren zina egiteko prozesuak jarraitzen du.
|
1870-04-14
| |
Kultu eta kleroaren kontuen aurrekontua.
|
1870-04-05
| |
Kultu eta kleroaren kontuen aurrekontua.
|
1870-03-27
| |
Espainiako Konstituzioaren zina egiteko prozesuak jarraitzen du.
|
1870-01-18
| |
Kultu eta kleroaren kontuen aurrekontua.
|
1869-11-23
| |
Kultu eta kleroaren kontuak.
|
1869-09-24
| |
Pattar eta likore hornitzailea topatzen da.
|
1869-09-02
| |
Ur horniketarako hoditerian lana. Diru bilketa.
|
1869-07-26
| |
Pattar eta likore horniketarako ez da inor topatzen. Udaletxeak bere gain hartzen du horniketa.
|
1869-07-11
| |
Pattar eta likore horniketarako ez da inor topatzen.
|
1869-07-04
| |
Leoncio Sarasolari Nafarroako ardoaren ariela esleitzen dio udalak # Pattar eta likore horniketarako ez du inor topatzen udalak.
|
1869-06-29
| |
Espainiako Konstituzioaren zina egiteko prozesuak jarraitzen du.
|
1869-07-11
| |
Espainiako Konstituzioaren zina egiteko prozesuak jarraitzen du.
|
1869-07-03
| |
Espainiako Konstituzioaren zina.
|
1869-06-27
| |