Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-021 |
Luxuzko zergaren kobrantzari buruzko zirkularraren irakurketa. # Apirilaren 28a jaieguna izango dela adierazten den zirkularra. # Zenbait ordenantzaren onarpena. | 1946-01-16 | ||
akta liburua I-021 |
Ohiko aurrekontuaren proiektua onartzea. # Martin Echezarreta Landari bere lurretan eraikitzeko baimena ematea. # Pedro Mendiari jatetxea irekitzeko lizentzia ematea. # Lehendakaritzari ahalmena ematea herriko jaietan barrakak jartzeko baimenak emateko. | 1945-12-30 | ||
akta liburua I-021 |
Futbol zelaiaren ondoan eraikina egiteko erraztasunak ematea adostea. # Azaroko gastuen eta diru-sarreren zerrendaren onarpena. # Zenbait ordenantza onartzea. # Kreditu-transferentzien espedientearen onarpena. | 1945-12-19 | ||
akta liburua I-021 |
Atzerriko haur behartsuen harrerari buruz bidalitako zirkularraren irakurketa. # Fraisoroko nekazaritza-ikastaroari buruzko zirkularra. # Anastasio Albisuren semeen eskaera onartzea beraien zerrategiko eraikinean ur-zerbitzua jartzeko. # Jose Maria Arcarazorentzat soldadutzarako luzapena onartzea. | 1945-12-05 | ||
akta liburua I-021 |
Hainbat zergetan errekarguak igotzea adostea. # Urriko sarrera eta gastuen zerrendaren onarpena. | 1945-11-24 | ||
akta liburua I-021 |
Erroldak egiteko bidalitako aginduen irakurketa. # Babarrunaren nahitaezko kupoa eta hobarien jarraibideekin bidalitako zirkularraren irakurketa. # Zahartzaroaren omenaldirako egindako ekarpenagatik eskerrak ematea. # Gariaren laborantzarako gutxieneko azalerari buruz bidalitako zirkularra. # Artoaren uztari buruz egindako deklarazioen inguruan. | 1945-11-04 | ||
akta liburua I-021 |
Zubiarrain igeltseroak aurkeztutako proposamenaren onarpena. # Maisuak bidalitako matrikula itzuli behar zaien ikasleen zerrendaren berri ematea. # Sailkapen Batzordeak bidalitako berrikuspena soldadutzako kintoen zerrenden inguruan. # Artoaren eta babarrunaren kupoa zehaztea. # Iraileko diru-sarreren eta gastuen zerrenda. | 1945-10-24 | ||
akta liburua I-021 |
Sailkapen Batzordeak bidalitako oharraren irakurketa soldadutzako kintoen zerrendetako zenbait akatsen inguruan. # Adingabeen egonaldiagatiko fakturak onartzea. # Abuztuko diru-sarrerak finkatzea. # Ordiziako Udalarentzat laguntza ekonomikoa onartzea Eukaristia Biltzarra egiteagatik. # Kanpandegiko zubia berritzeko dirulaguntza. # Insausti igeltseroak aurkeztutako fakturen onarpena. | 1945-09-26 | ||
akta liburua I-021 | Ordiziako alkateak bidalitako Batzar Orokorrerako deialdia. # Gaixotasun-aseguruari buruzko jakinarazpenaren irakurketa. # Udal eta toki administrazioko gaiei buruz Victor Praderak idatzitako liburuak eskuratzea adostea. # Ordiziako Eukaristia Batzarrerako ekarpenaren onarpena. # Abuztuko gastuen zerrenda. # Manuel Aguirre Larrañaga, Jesus Insausti Alustiza eta Juan Jose Zabaleta Jaureguik eskatutako soldadutzarako luzapenak onartzea. # Miguel Elosegui Jaureguiren testamentuaz arduratzen den… | 1945-09-12 | ||
akta liburua I-021 |
Soldadutzara doazenen zerrenda eta sailkapena. # San Antonio Abadeko Patronatuko Batzordearen agiriaren irakurketa, Donostiako ospitalean sartzen diren gaixoek bere errazionamendu-txartela eraman beharko dutela adieraziz. | 1945-08-29 | ||
akta liburua I-021 |
Soldadutzarako kinto zerrendaren behin betiko zuzenketaren onarpena. # Idazkarien Elkargo Ofizialarentzat dohaintza adostea. # Patataren kupoa finkatzea. # Uztaileko gastu eta sarreren zerrenda. # Felipe Iztueta Sasiaini baimendutako eraberritzean bidea gehiago zabaltzeko eskaria adostea. | 1945-08-19 | ||
akta liburua I-021 |
Soldadutzarako kinto zerrendaren zuzenketa akordioa. | 1945-08-12 | ||
akta liburua I-021 |
Toki Araubidearen Legea argitaratzeagatik Francori eskerrak emateko Madrilgo Alkatetzaren ekimenarekin bat egitea. # Agapito Garmendiaren alargunak aurkeztutako fakturaren onarpena. # Gariaren Zerbitzu Nazionalaren oharra, Felipe Arizmendi Aguirre ekoizlearen gariaren kupoaren inguruan. # Aldaketak onartzea Lazkaomendiko eskola eta Udalaren eraikinaren aseguruetan. | 1945-07-29 | ||
akta liburua I-021 |
Gariaren kupoa ezartzea. # Leon Baztarrica Munduate soldadutzarako gai deklaratzea. # Irakasleen ikastaroaren ekarpen ekonomikoagatik eskerrak emateko agiria irakurtzea. # Udalak lorearen festari egindako ekarpenaren egiaztagiria. # Soldadutzarako kinto zerrendaren eraketaren onarpena. | 1945-07-18 | ||
akta liburua I-021 |
Joaquin Irizar Garmendiari soldadutzara joateko luzapena ematea. # Probintziako Higiene Institutuak bidalitako memoria artxibatzeko erabakia. # Probintziako eraikuntza-lanen fiskalizazioa. # Ekaineko gastu eta diru-sarreren zerrenda. | 1945-07-01 | ||
akta liburua I-021 | Hainbat zirkularren irakurketa. # Francisco Izaguirre Ocarizentzat dirulaguntza onartzea. # Ataungo abere lehiaketarako laguntzaren onarpena. # Abereentzako pentsuak banatzeko jarraibideen irakurketa. # Infantadoko Dukeak Lazkaoko biztanleen erroldan sartzeko egindako eskaeraren onarpena. # Maisu-maistren ikastarorako beka baten ordainketaren onarpena. # Zergadunen zerrendak egitea udaleko idazkariaren eta laguntzailearen esku uztea. # Patata eta lekalez landatutako azaleraren aitorpenari… | 1945-06-20 | ||
akta liburua I-021 | Hainbat zirkularren irakurketa. # Gallastegui ingeniari agronomoak egindako eskaintza zergen arloko aholkularitza emateko. # Nahitaezko ekarpenagatiko diru-sarreraren berri ematea. # Probintziako telefono-sarearen inguruko akordioaren onarpena. # Hornidurei buruzko zirkularren irakurketa. # Babarrunaren kupoa zehaztea. # Zaragozan umezurtzentzako eskola eraikitzeko laguntza ematea onartzea. # Apirileko sarreren eta gastuen irakurketa. # 1944ko kontuen kitapena. # Gaixotasunagatik idazkariari… | 1945-05-23 | ||
akta liburua I-021 |
Ezohiko aurrekontua finantzatzera bideratutako jesapenaren baldintzak finkatzea eta hauen onarpena. | 1945-04-26 | ||
akta liburua I-021 |
Zirkularren irakurketa. # Zaragozan umezurtzentzako ikastetxe bat eraikitzeko dirua biltzeko proposamena. # Martxoko diru-sarreren eta gastuen zerrenda. # San Prudentzio baselizaren atariko obrak Agustin Zubiarrain igeltseroari ematea. # Herriko jaietarako musika-banda kontratatzeko proposamenak. # Idazkariari osasun arrazoiengatik lizentzia ematea onartzea. | 1945-04-18 | ||
akta liburua I-021 |
Soldadutzarako kintoen berrikuspena. # San Prudentzioko baselizaren arkupean lanak egiteko proposamena. # Aurrekontu orokorreko kredituen bideraketa. | 1945-04-04 |