Obra-emakidako kontratuei buruzko dokumentazioa barne hartzen du. Kontratu horien xedea da emakidadunak obra bat egitea, lehendik dauden eraikinak zaharberritu eta konpontzeko lanak egitea, edo eraikitako elementuak zaindu eta mantentzeko lanak egitea. Kontratu horien aldeko kontraprestazioa obra ustiatzeko eskubidea da, edo, bestela, eskubide hori, prezioa jasotzearekin batera.