Toki-izenak: Lazkao
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4043 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-005 |
Baldintza egokietan zirujau berririk lortu ez denez, Juan Manuel de Sarasola medikuari zirujau plaza ematea erabakitzen da. | 1868-05-10 | ||
akta liburua I-005 |
Benito de Albisu zirujauak kargua utzi ondoren, Aldizkari ofizialean lanpostu hutsa iragartzea erabakitzen da. | 1868-01-17 | ||
akta liburua I-005 |
Iturriko obren ordainketa aztertzea. | 1867-04-01 | ||
akta liburua I-005 |
Justo de Ibaseta arkitektoak iturri berrian egindako obren ikuskapena egin ondoren, gaia konpontzeko, Donato de Lasa errematatzaileari proposamen bat egitea erabakitzen da. Arkitektoak proposatutako obra txiki baten bidez, urak iturriaren zoladurara ez erortzea saihestea eta beste hobekuntza batzuk egitea proposatzen zaio sortzen diren lokatzak saihesteko. Kontratistak ordaindu beharko du obra. | 1867-03-27 | ||
akta liburua I-005 |
Ignacio de Errastiren ordainketa, Maria de Lazkanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren administratzaile gisa. | 1866-07-29 | ||
akta liburua I-005 |
Francisco de Arresek bi kontzeju-etxeen errentamenduagatik udalarekin duen zorraren gaia eztabaidatzen da. Zorra jaistea eta ordaintzeko epe berriak jartzea adosten da. | 1866-07-24 | ||
akta liburua I-005 | Eraikitako iturri berria urik gabe dagoenez, egoera aztertzeko eskatzen zaie Jose Maria de Aseguinolazari eta Juan de Muguerzari. # Jose Maria de Aseguinolaza eta Juan de Muguerzak ohartarazten dute lehenik errematatzaileak eman behar dituela azalpenak. # Donato de Lasa errematatzaileak azaltzen du iturria entregatu ondoren, erantzukizunetik kanpo dagoela. Hala ere, ur korrontea itzultzeko eta udalari arazoa konpontzen laguntzeko konpromisoa hartzen du, baina obra udalak ordaintzea eskatuz. #… | 1866-06-18 | ||
akta liburua I-005 |
Irakaskuntzako ikuskatzaileak bisita egin ondoren, nesken eskola beharrezko materialez hornitzea erabakitzen da. | 1866-05-16 | ||
akta liburua I-005 |
Ur-gordailuetako uren analisiarekin lotuta, Donato de Lasa, iturri berriko obren errematatzaileak bidalitako idazkia, abenduak 31ko aktan sartzea erabakitzen da. | 1866-05-06 | ||
akta liburua I-005 |
Ur-gordailuetako urak aztertu ondoren eta azken biltegiko ura nahasia eta egoera txarrean dagoela ikusirik, beharrezko hobekuntzak egin arte kontratistari azken epea ez ordaintzea erabakitzen da. | 1865-12-31 | ||
akta liburua I-005 |
Juan Martin de Armendariz lehen hezkuntzako maisuaren eskaera, bizi den gela ordaintzeko diru-kopuru bat ordain diezaioten. Eskatzen duen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, gela bat eskaintzen zaio Luis de Garinen etxean. | 1865-01-13 | ||
akta liburua I-005 |
Prudencio de Insausti sindiko prokuradore izendatzea. # Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko egunak adostea. | 1865-01-06 | ||
akta liburua I-005 |
Udalbatza berriaren kargu hartzeak. # Prokuradore sindikoaren bozketa egiteko eta zinegotzi berriek bete behar dituzten postuei buruzko bilera egitea erabakitzen da. | 1865-01-01 | ||
akta liburua I-005 |
Udalerriko zirujaua bere lanbidean aritzeko ezinduta dagoenez, honi ofizio bat bidaltzea erabakitzen da, bere gaixotasunak irauten duen bitartean karguan ordezko bat jarriko dela abisatzeko. | 1864-07-31 | ||
akta liburua I-005 | Irakaskuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, lehen hezkuntzako tokiko batzarrarekin batera, eskoletan egin daitezkeen hobekuntzak eztabaidatzen dira. | 1864-07-28 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. # Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da. | 1864-07-24 | ||
akta liburua I-005 |
Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da. | 1864-07-17 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. | 1864-07-16 | ||
akta liburua I-005 |
Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea. Enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da. | 1864-07-03 | ||
akta liburua I-005 |
Bi zergadun nagusi izendatzea, alkatearekin batera hauteskunde-zerrendak zuzentzeko. | 1864-06-29 |