Atala: Udal Aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4047 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaAzalpenaHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-005
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako bigarren enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-10-04
akta liburua I-005
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako lehen enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-09-27
akta liburua I-005
Gobernadorearen zirkularraren irakurketa, parrokia bakoitzean batzar bat izendatzeko eskatuz, Manilan gertatutako lurrikaragatik laguntza emateko dohaintzak biltzeaz arduratzeko. Batzarrerako ordezkariak izendatzen dira. # Agustin Urteagaren ordainketa onartzea.
1863-09-20
akta liburua I-005
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, kontzeju-etxea eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzen inguruan.
1863-08-23
akta liburua I-005
Kontzeju-etxe nagusia eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzak ezartzea eta baldintza horiek onartzeko agintari gorenari bidaltzea adostea.


1863-08-09
akta liburua I-005
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren kontuak berrikustea. # Ignacio de Errastik emandako diru kopuruaren jasoera baieztatzea.
1863-07-16
akta liburua I-005
Lorenzo de Ormazabal hil ondoren, udaleko idazkari lanpostua hutsik gelditu denez, Joaquin de Ormazabal bere semea idazkari kargurako izendatzea erabakitzen da.
1863-04-17
akta liburua I-005
Udalak dituen kutxen artean diru mugimendu batzuk egitea erabakitzen da, Andraiturriko iturritik herrigunera ura eraman ahal izateko lanak ordaintzeko.
1863-01-11
akta liburua I-005
Ignacio de Errastik diru kopuru bat ematen dio Udalbatzari aurretik hartutako konpromiso bat betetzeko.
1862-07-14
akta liburua I-005
Maria de Lazcanok medikuarentzat eta botikariarentzat ezarritako laguntzak nola banatu erabakitzen da.
1862-02-27
akta liburua I-005
Eskolan eman beharreko ikasgaiak adosten dira.
1862-02-26
akta liburua I-005
Bilkuraren data bakarrik agertzen da.
1862-01-02
akta liburua I-005
Lehen hezkuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, mutilen eskolara haur gutxi joaten direla eta gaizki ikasita daudela egiaztatzen da. Nesken eskolaren kasuan aldiz, irakaskuntza egokia dutela ikusten da. Tomas Guereño irakasleak erreklamazio bat egiten du, Baldomera de Aresok irakaskuntzan ez duela lehen bezala lan egiten esanez eta Udalbatzak Baldomerak bere lanean ez jarraitzea adosten du.


1861-11-11
akta liburua I-005
Jose Antonio Ayestarani eta emazteari laguntza ematea erabakitzen da, oin batean min hartzeagatik ezinduta dagoelako.
1861-09-22
akta liburua I-005
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren fundazioen egoera kontsultatzeko batzordea izendatzea.
1861-09-03
akta liburua I-005
Nesken eskolarako erabiltzen den aretoaren errentamendua jaistea onartzea.
1861-08-11
akta liburua I-005
Eskolara joaten diren haurrek irakasleari ordaindu beharreko ordainsariei buruz erabaki bat adostea.
1861-07-14
akta liburua I-005
Jose Maria Albisuk Lonbarda parajean ibaira jaisteko bidea hartua duenez eta herriarentzako beharrezko bidea izanik, beste bide bat eraikitzeko batzorde bat izendatzea erabakitzen da.
1861-04-14
akta liburua I-005
Estatistika-batzarrerako batzordekide berriak izendatzea.
1861-02-10
akta liburua I-005
Osasun-batzordearen eraketa adostea eta Gobernadoreari izendapenaren berri ematea.
1861-01-22