Azken dokumentuak

IzenburuaHasiera (YMD)
Jose de Lasa medikuak egindako lana eskertzeko eta egin zaion omenaldian laguntzeko, Udalak bere gain hartzen du omenaldiaren gastu ekonomikoen zati bat. # Hainbat fakturaren onarpena.
1956-09-26
Juventud de Acción Católica Femenina eta Juventud de Acción Católica Masculinak bidalitako bi idazkiren irakurketa, artista ibiltarien emanaldietan moralitatea gordetzeko eskatuz. # Beasaingo Kirol Elkartearen komunikazioa, Teodoro Huertaren omenezko partidagatiko kobrantzaren inguruan. # Hainbat fakturaren onarpena. # Jose de Lasa medikuaren eskertza egindako omenaldiagatik. # Saturnino Eizaguirre eta Jose Antonio Insausti Tolosak aurkeztutako eskaerak onartzea, Lazkaomendiko errepidearen… 1956-09-12
Hainbat dendetako zergadunei kobratu beharreko zenbatekoak finkatzea. # Ura eramateko obrengatiko kitapena aurkeztea. # Gordailuzainak aurkeztutako hiruhileko kontuaren berrikuspena. # Victor Ceari Elosegi kaleko 27 zenbakian gizonezkoen ile-apaindegia irekitzeko baimena ematea.
1956-08-22
Infantadako dukearen eta Larrañaga anaien omenezko plakak inauguratzeko data jartzea. # San Prudentzioko eta Udaletxeko eraikinaren obren kitapena aurkeztea. # Industrialariei kobratze luxuzko kontsumoaren zerga kalkulatzea. # Infantadoko dukea Jose de Lasa medikuaren omenaldira gonbidatzea. # Hainbat faktura onartzea. # Argiteria publikoaren hileko zenbatekoa berrikustea.
1956-08-08
Jose de Lasa medikuari omenaldia egiteko eguna zehaztea. # Jai-batzorderako dirulaguntza onartzea. # Enirio Aralarko Batasunaren bilerarako deialdia. # Lazkaomendiko errepideko obretan min hartutako langileei kalte-ordainik ez ematea erabakitzea. # Gobernadore Zibilak obrak egiteko emandako dirulaguntzaren jasoera baieztatzea.
1956-07-25
Parrokiarako dirulaguntza onartzea. # Ur mankomunitatearen eta errepide saihesbidearen proiektuak aztertzea. # Obrak egiteko Gobernadore Zibilak emandako dirulaguntza jaso dela baieztatzea. # Zenbait fakturaren onarpena.
1956-07-11
Obligazioen zozketa. # Dohaintzak onartzea Calvo Sotelori eta Pio XII Aita Santuari egingo zaizkien omenaldietarako. # Infantadoko dukeari eta Larrañaga anaiei hilerrian esker oneko plakak jartzeko aurrekontuen azterketa. # Hainbat herritarrek aurkeztutako eskaera, Jose Lara y Lara medikuari omenaldia egiteko.
1956-06-27
Hainbat fakturaren onarpena. # Hilerriko lursail berrien jabeen izenak adierazteko oholtxoak egitea onartzea.
1956-06-13
Hiri-kontribuzioaren zerrendetan aldaketak.
1956-05-23
Hainbat fakturaren onarpena. # Aldundiko obra-ordezkariak udalerrian egindako obrak ikuskatzeko egindako bisitaren berri ematea.
1956-05-09
Beasaingo musika banda kontratatzeari buruz. # Udal txistulari bandaren ordainketa onartzea.
1956-04-25
San Prudentzio jaietan egingo den bizikleta lasterketarako dirulaguntza onartzea. # Los Bohemios orkestra kontratatzea frontoian jo dezan. # Beasaingo musika bandak Lazkaon jotzeko baimena ematea. # Udal errolda prestatzeagatik Ignacio Ormazabal Labayeni ordainketa egitea. # Hainbat fakturaren onarpena. # San Prudentzio jaietako egitarauaren berrikuspena.
1956-04-11
1951ko maileguaren amortizazioa. # Udal txistularien banda eratzeko proposamena eta banda eratzeko araudi bat egiteko modua aztertzea.
1956-03-28
Errepideko obren ondoren soberan geratu diren lurrekin zer egin erabakitzea atzeratzea. # Aldundiak emandako obretarako dirulaguntza kobratu izana berrestea. # Txirrindulari lasterketa egitea, orkestra bat eta Beasaingo banda kontratatzea eta pilota partida bat egitea adostea.
1956-03-14
Aldundiaren jakinarazpena, obretarako dirulaguntza ordaintzeari buruz. # Infantadoko dukeari eta Larrañaga anaiei hilerrian esker oneko plakak jartzea adostea, hilerriko obretarako egindako ekarpenak eskertzeko. # Udaletxeko eraikinean obrak egiteko aurkeztutako proposamenak berrikustea, Apalategi anaiei lana emanez. # San Prudentzio ermitako pintura-lana Romualdo Gorrochateguiri ematea. # Jaietarako barrakak non jarri aztertzea.
1956-02-22
Udaleko eraikineko obrekin lehenbailehen hastea adostea. # Idazkaritzarako idazmakina berria erostea. # San Prudentzio baseliza konpontzeko aurrekontua eskatzea adostea.
1956-02-08
Herria zeharkatuko duen errepidea eraikitzeko Herri Lanen Buruzagitzak aurkeztutako proiektua aztertzea. # Ordiziako alkatetzaren eskaera onartzea, Jesusen Lagundiaren omenaldirako diru-ekarpena eskatuz. # Leintz-Gatzagako eliza berreraikitzeko obretarako dohaintza onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
1956-01-25
Aldundiko obra-ordezkariak amaitutako obrak berrikustea, dagokion dirulaguntza Udalari ordaintzeko. # Hainbat udalen artean ur-mankomunitatea eratzeko proiektua aztertzea.
1956-01-11
Hilerriko kaperako lanen kitapena berrikustea. # Hainbat fakturaren onarpena. # Telefonistentzako haborokina onartzea. # Hilerriko obretako langileentzako eskupekoa onartzea.
1955-12-28
Hilerriko kaperan egindako berrikuntzengatik Aurelio Perez Garmendia kontratistak aurkeztutako kitapena onartzea. # Kredituak aldatu eta gaitzeko espedientea onartzea. # Aldundiak obretarako dirulaguntza emango duenaren baieztapena. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-12-14
1956ko ekitaldirako ohiko aurrekontua berrikusi eta onartzea. # Jendaurrean jartzea eta kopia bat Aldizkari Ofizialera bidaltzea adostea.
1955-12-03
Jose Mugica Aguirre laguntzaile-gordailuzainaren soldata igoera onartzea, 1956ko ohiko aurrekontua aurkeztu ahal izateko.
1955-11-30
Udalerrian obrak egiteko Gobernadore Zibilari dirulaguntza eskatzea adostea.
1955-11-23
1956ko ekitaldirako ohiko aurrekontuaren azterketa. # Soldatak eta aurrekontuko hainbat sail berrikustea.
1955-11-09
Aldundiari eskatutako dirulaguntzaren egoera berrikustea. # Aurelio Perez Garmendia kontratistari hilerriko kapera eraberritzeko enkargua ematea. # 1955eko hirugarren hiruhileko kontuen berrikuspena.
1955-10-26
Udal aparejadoreak udalerrian egiteko dauden obrei buruz egindako txostenaren irakurketa. # Obren aurrekontuaren berrikuspena. # Obren aurrekontua onartzea eta Aldundiari dirulaguntzak eskatzea adostea. # Hiruhileroko kontuen berrikuspena. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-10-12
Udalbatza San Migel eguneko mezara joatea adostea. # Zenbait fakturaren onarpena.
1955-09-28
Hilerria handitzeko erabili den lursaila Jose Luis Azurmendi Zalduari erosteko konpromisoa. # Infantadoko Dukearen dohaintza onartzea hilerriko lursaila erosteko. # Hainbat fakturaren onarpena. # Vicente Abad maisuarentzat izango den opariaren erosketa.
1955-09-14
Udalerrian egin behar diren obrak berrikustea, Udalak dituen aukera ekonomikoak ikusteko. Eskolako eraikinean obrak egitea, udal hiltegian konponketak egitea, San Prudentzio ermitari atxikitako eraikina konpontzeko beharra, hilerriko kapera konpontzea, Sempereko ubideko zubia eraikitzea eta San Prudentzio auzoan errepidea eraikitzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-08-24
Kersa enpresaren eskaera onartzea estolderia eraikitzeko. # Osasun ikuskariaren idazkia, ur biltegitik gertu dauden oiloak kentzeko eskatuz osasunerako duten arriskuagatik. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-08-10
Obra Sindical del Hogarri lursailak lagatzea etxebizitza-multzo bat eraikitzeko. Proiektuaren baldintzak zehaztea.
1955-08-08
Hilerria handitzeko eta hobetzeko obren inaugurazioa. Aldundiak Udalari dirulaguntza eman dio obrak ordaintzeko. # Vicente Abad maisuari omenaldia egitea eta Udalaren izenean opari bat erostea adostea.
1955-07-27
Ur biltegiko iturburuetatik datorren estolderiaren konponketa onartzea. # Maite-bide etxean egoera txarrean dagoen estolderia berritzea. # Hainbat maileguren obligazioen amortizazioa. # Hiri-kontribuzioan altak ematea. # Hilerria handitzeko obren inaugurazio data ezartzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-07-13
Jose Antonio Insausti Tolosaren eskaera onartzea, hainbat obra egiteko epea luzatzeko. # Udaletxean dagoen eskolan obrak egitea adostea. # Maisuaren omenezko ospakizunetara joatea adostea. # Udaleko baratzean dagoen oilategia lagatzeko diru-kopurua zehaztea. # Hilerriko obren berrikuspena.
1955-06-22
Sekundene-berriko zubia eraikitzearen kostuak berrikustea. # Luciano Ormazabalen alargunak oilategia Udalari lagatzea eta egungo idazkariari baratzea uztea. # Orobione etxean erabilgarri dagoen gela Jose Sarasola Zubeldiari alokatzea. # Alkatearen anaia San Prudentzioko gelan bizitzen jartzea onartzea. # Ardo-biltegia irekitzeko baimena ematea Vinos Badiola enpresari.
1955-06-08
Zergadunen zerrendetan altak onartzea. # San Prudentzio jaietan egindako bizikleta lasterketaren gastuen eta diru-sarreren kitapena. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-05-25
Landa-lurraren aberastasunaren zerrendetan altak eta bajak onartzea 1955eko ekitaldirako.
1955-05-11
Gobernadore Zibilaren zirkularra, Jaime Font y Andreu Donostiako gotzainari Peñaforteko San Raimundo Gurutze Handia emateari buruz eta egingo den omenaldirako dohaintza onartzea. # Beasaingo Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako jaialdirako dohaintza zehaztea. # Hainbat fakturaren onarpena.
1955-04-27
Justa Ayestaran Loinazen eskertza alargun-pentsioa emateagatik. # Hiriko lursailen jabeen aldaketei buruzko espedientea. # Juan Garmendia Insaustiren eskaera onartzea Elosegi kaleko 38 zenbakian oihalak saltzeko denda bat irekitzeko. # Udaleko langileen gaixotasun-aseguruaren kuotak handitzea. # San Prudentzioko jaien egitaraua prestatzea.
1955-04-13
Gorteetan prokuradorea hautatzeko Udaleko konpromisarioa hautatzeko bozketa, Antonio Auzmendi Urdangarin zinegotzia izendatzen delarik.
1955-03-24
Aldundiak bidalitako zirkularra, Leintz-Gatzagako eliza berreraikitzeko diru-ekarpena eskatzeko. Dohaintza egitea onartzen da.
1955-03-23
Juan Larrañaga Eguibar Diputatu Probintzialaren hautaketarako Udalaren ordezkari izendatzea bozketa egin ondoren.
1955-03-13
Legorburu abokatuaren txostena, praktikante-emaginaren soldataren inguruan Maria del Carmen Arregui Fernandezek egindako eskaerari buruzkoa. # San Prudentzio auzoko hainbat bizilagunek argiteria publikoa jartzeko egindako eskaera. # Hiltegirako baskula berria erostea onartzea. # Luciano Ormazabal Buldain udal idazkaria zenaren heriotzagatik meza emateko eguna finkatzea. # Probintziako Buruzagitzaren idazkia, hilerria handitzeko emandako laguntzaren inguruan. # Hilerria handitzeko eta… 1955-02-23
Herri Lanen Buruzagitzak bidalitako zirkularraren irakurketa, errepideko garraio-zerbitzu erregular bat ezartzearen inguruan. # Zaldibiako Udalak errepiderako obretarako ekarpen ekonomikoa egiteko egindako eskaera. # Kersa enpresarentzat Biona etxearen aurrean ur-hargune bat egiteko eskaera onartzea. # Kersa enpresak Biona etxearen aurrean transformadore elektriko bat jartzeko etxola bat eraikitzeko egindako eskaera onartzea. # Justa Ayestaran Loinaz andreak egindako alargun pentsioaren eskaera… 1955-02-09
# Zinegotzien zina. # Udalbatza eratzea eta zinegotzien kargu hartzea. Julio Garmendia Andres alkate delarik, zinegotzi izendatzea Juan Garmendia Aramburu, Antonio Auzmendi Urdangarin, Juan Larrañaga Eguibar, Mariano Zurutuza Murua, Jose Maria Garmendia Urteaga eta Jose Maria Igorazabal Frances. # Ordezkaritza-talde eta batzorde bakoitza ordezkatuko duten zinegotziak izendatzea. # Bilerak egiteko egunak eta ordua erabakitzea.
1955-02-06
Udaleko idazkaria izan zen Luciano Ormazabal Buldainen heriotzagatik doluminak ematea. # Zinegotzi bat izendatzea hiletara joan dadin. # Udalaren izenean Lazkaoko elizan bere omenezko meza ordaintzea.
1955-02-04
Abeltzain eta merkatari batzuen kexak aztertzea hiltegiko baskularen egoera txarraren inguruan. # Baskula modernoago bat erosteko katalogoak eskatzea adostea.
1955-01-22
Hainbat fakturaren onarpena.
1955-01-08
Juan Ignacio Arrondo Imazi Elosegi kaleko 6 zenbakian duen etxean obrak egiteko baimena ematea. # Zenbait faktura onartzea.
1954-12-25
1955eko ohiko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua berrikustea, gastuak eta sarrerak onartuz. # Aurrekontua jendaurrean jartzea eta Ogasun Ordezkaritzara kopia bidaltzea adostea. # Aurrekontua arautu behar duten ordenantza fiskalak aztertzea.
1954-12-23