Baimena ematea Juan Maria Imaz Arrondori Elosegi kaleko 5 zenbakian duen etxean leiho bat irekitzeko. # Ur hoditeria eramatea adostea eraikitzen ari diren etxebizitza babestuen multzorako. # Sarasola ahizpentzat dohaintza onartzea. # Diru-biltzailearentzako haborokina onartzea. # Aldaketak onartzea aurrekontuko hainbat partidatan. # 1955eko ekitaldirako ohiko aurrekontua aztertzea. # Hainbat faktura onartzea.
|
1954-12-11
| |
Hainbat zergari buruzko erabakiak. # Beasain Kirol Elkartearen eskaera Sempereko zelaiari esleitutako kupoa baliogabetzeko eta kuotak berritzeko erabakia.
|
1954-11-27
| |
Zenbait faktura onartzea. # Juventud Femeninako gazteak hegazti-hazkuntzari buruz egiten ari diren ikastarorako dirulaguntza onartzea.
|
1954-11-13
| |
Udal hauteskundeetarako deialdia iragartzen duen Aldizkari Ofizialaren irakurketa. # Zinegotzi-postu batzuk hutsik gelditzen dira, Juan Maria Estensoro Echeverria, Eusebio Altuna Imaz eta Martin Barrena Jaureguik kargua uzten dutelarik.
|
1954-10-29
| |
Hiruhileko kontuaren irakurketa, gastu eta diru-sarrerekin.
|
1954-10-23
| |
Kersa enpresari baimena ematea Beasaindik Lazkaorako errepidean industria-pabiloia eraikitzeko. # Udalaren esker ona Infantadoko Dukeari, hilerria handitzeko lursaila erosteko erakutsi duen nahiagatik. # Hainbat faktura onartzea. # Soldatetan eta haborokinetan dauden aldeen kitapena.
|
1954-10-09
| |
Enirio Aralar elkartearen bilera deialdia. # Zaldibiako txirrindularitza lasterketarako dohaintza onartzea. # Probintzi Bideen Zuzendaritzari idazkia zuzentzea Lazkaomendiko errepidea konpon dezaten. # Udalbatza San Miguel egunez egingo den meza nagusira joatea adostea. # Donostian egingo den Andre Mariaren elkarretaratzerako ordezkariak izendatzea.
|
1954-09-25
| |
Gordailuzain-administrari laguntzailearen soldata eta eginbeharretan aldaketak. # Hainbat faktura onartzea.
|
1954-09-11
| |
Francisco Auzmendi Barandiarani baimena ematea Lopenea etxetik gertu bere lurretan etxe bat eraikitzeko. # Funtzionario publikoei emandako onurei buruzko zirkularraren irakurketa. # Bigarren hiruhileko kontuak onartzea.
|
1954-08-28
| |
Jose Arruabarrena Iraolak bere okindegia Elosegi kaleko 22 zenbakira eramateko egindako eskaera onartzea. # Patricia Larrañagari baimena ematea Elosegi kaleko 9 zenbakian duen etxeko hondakin-urak estolderia orokorrera isurtzeko. # Lazkaoko eta Olaberriako udalen arteko elkarteak egindako bileraren akta irakurtzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
|
1954-08-14
| |
Felipe Barandiaran Ormazabalek San Prudentzio bidean eraikitzen ari den etxerako ur-hartunea egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. # Obligazioen zozketa. # Taberna bakoitzak ordaindu beharreko kuotak ezartzea. # Udal arielen diru-bilketaren kudeaketari buruzko bi zirkularren irakurketa.
|
1954-07-24
| |
Zarra futbol jokalariari omenaldia. # Elosegui kaleko 68 zenbakian dagoen etxearen jabe gisa alta ematea Martina Pagola Zabalari eta baja ematea Jose Ayestarani. # Lehen hiruhileko kontuen onarpena.
|
1954-07-10
| |
Beasain Kirol Elkarteari Semperen jokatutako partidagatik ordainketa barkatzea. # Elias Bereciartu Arruabarrenak eta Lucio Iturrioz Albisuk Elizburu etxerako ur-hartunea egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. # Miguel Jauregui Ayerbek aurkeztutako eskabidea, eraikitzen ari den etxebizitzan ur-hartunea egiteko. # Arantzazuko aita nagusiak eta Oñatiko alkateak egindako bisita, Santutegiko obretarako dirulaguntza eskatzeko. # Hilerriko obrak nola doazen berrikustea. # Ikasturte amaierako eskola… |
1954-06-26
| |
Beasaingo Udalaren eskaera, Semperen jokatutako partiduari dagokion zenbatekoaren ordainketari buruz. # Jose Antonio Insaustik Elosegi kaleko 29 zenbakian duen lursailaren erosketaren gaia aztertzea. # San Prudentzio jaietako bizikleta lasterketaren kitapena. # Hiruhileroko kontuaren irakurketa.
|
1954-06-12
| |
Miguel Jauregui Ayerbek Elosegui kalean etxebizitza bat eraikitzeko eskatutako baimena ematea.
|
1954-05-31
| |
Funtzionarioen soldata berriei buruzko Aldizkari Ofizialaren irakurketa. # Udaleko langileentzako soldata kopuruen azterketa. # Baimena ematea Pedro Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian bizikletak alokatzeko eta konpontzeko lantegi bat irekitzeko. # Baimena ematea Tomas Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian janari-denda bat irekitzeko. # Fidel Aguirre Dorronsororen eskaera onartzea, Elosegui kaleko 48 zenbakian janari-denda bat irekitzeko.
|
1954-05-22
| |
Ogasun ordezkariaren jakinarazpena, 1954ko ekitaldiko ohiko aurrekontua onartzen duena. # Jose Antonio Insausti Tolosari lursaila saltzea onartzea. # Beasain Kirol Elkarteak eskatutako txirrindularitza-lasterketarako dohaintzaren onarpena. # Medikuaren etxea eraikitzeko gaia jorratzea.
|
1954-05-08
| |
Etxean obrak egiten ari diren bitartean Agustin Chapartegui, maisuaren gelan bizi ahal izateko, Felix Mendia maisuak egindako eskaera onartzea. # Alejandro Oyarbide Odriozolaren eskaera Elosegi kaleko 72 zenbakian harategia irekitzeko. # Landa eta hiri lurren jabetza eskualdatzeko espedienteak onartzea.
|
1954-04-24
| |
Gobernadore Zibilak medikuaren etxea eraikitzeari buruz deitutako bilera. # Jose Larrañagak bizi den etxeagatik ordaindu behar duen errentaren arazoa aztertzea. # Hilerriko obretarako komisioa izendatzea. # San Prudentzio jaietarako egitaraua berrikustea. # Zergadunei kobratu beharreko zenbatekoak aztertzea eta proposamena prestatzea.
|
1954-04-10
| |
San Prudentzio jaiak antolatzea, bizikleta lasterketa prestatzea adostuz. # Sempereko zelaian jokatutako partidagatik diru bilketa zehaztea.
|
1954-03-27
| |
Gobernu Zibilaren idazkia, Lazkao eta Olaberriako Udalen arteko elkartea onartzeari buruzkoa. # Beasaingo Kirol Elkartearen gutuna, Sempereko zelairako dirulaguntza eskatzeko. # Zenbait faktura onartzea.
|
1954-03-13
| |
1954ko ekitaldirako ohiko aurrekontua behin betiko onartzea. # Aurrekontua arautu behar duten ordenantza fiskalak onartzea.
|
1954-02-27
| |
1954ko jardunaldirako ohiko aurrekontuaren proiektua prestatzea.
|
1954-02-13
| |
Luxuzko kontsumo zergari buruzko erabakiak.
|
1954-01-23
| |
Toki-ogasunaren erreformaren legearen irakurketa.
|
1954-01-09
| |
Bizikletak konpontzeko eta alokatzeko tailer bat ezartzeko Fidel Aramburu Garmendiaren eskaera onartzea. # Funtzionarioentzako haborokinei buruzko zirkularra. # Kreditu-transferentziak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
|
1953-12-26
| |
Jose Luis Azurmendiri hilerria handitzeko lursaila erostea. # Jose Antonio Insaustiren eskaera Udalari bere etxe ondoko lursaila erosteko. # Udal bulegoetarako kalkulagailua erostea onartzea. # Hiruhileroko kontuaren irakurketa.
|
1953-12-12
| |
Eskerrak ematea Gobernadore Zibilari eta Aldundiari obrak egiteko emandako dirulaguntzengatik. # Hilerriko obrak egiteko proposamenak aztertzea eta Jose Lizarazuri esleitzea.
|
1953-11-28
| |
Aldundiaren zirkularra, landa-aberastasunaren katastroa eratzeari buruz eta udalerri bakoitzak eman beharreko zenbatekoaren inguruan.
|
1953-11-14
| |
Gordailuzain-administrari laguntzaile eta aguazil-zerga biltzaile lanpostuetarako oposaketen emaitzak. # Jose Mugica Aguirre izendatzen da gordailuzain-administrari lanposturako eta Jose Madariaga Elicegui aguazil-zerga biltzaile lanposturako. # Mugimenduko Buruzagitzaren jakinarazpena, hilerrian eta ur-horniduran hobekuntzak egiteko dirulaguntza emateko. # Hainbat zergen kuotak finkatzea. # Felipe Zufiriaren idazkia, futbol-partiden ondorioz baloiak erorita plazatik gertu dagoen bere baratzean… |
1953-10-10
| |
San Migel egunean ospatuko den meza nagusira Udalbatza joatea adostea. # Txistularientzako eskupekoa onartzea. # Elosegi kaleko 66 zenbakiko etxea Jesus Larrañaga Mugicaren izenean jartzea adostea. # Oposaketak ospatzeko eguna finkatzea.
|
1953-09-26
| |
Aldundiak eta Gobernadore Zibilak ematen dituzten laguntzak aztertzea, hilerria eta ur-hornidurako sarea handitzeko eta konpontzeko.
|
1953-09-19
| |
Gobernadore Zibilak bidalitako gutunaren irakurketa, Arantzazuko santutegiko lanen alde Arantzazuko aita nagusiak diru-bilketa bat egiteko egingo duen bisitaren inguruan. # Ordiziako Udalak Enirio Aralar Batasunaren bilerarako bidalitako deialdia. # Ordu berria adostea Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko.
|
1953-09-05
| |
Beasaingo Kirol Elkarteak Sempereko zelaia erabiltzeagatik ordaindu beharreko kuotari eta Lazkaoko Udalarekin daukan zorrari buruzko akordioa sinatzea. # Partidu bakoitza kobratzeagatik aguazil-administratzaileak jasoko duen haborokina finkatzea.
|
1953-08-22
| |
Zergadunen zerrendak onartzea. # Eskoletako eraikinetan dauden kalteak aztertu, konpondu ahal izateko. # Bigarren hiruhilekoari dagozkion kontuen zehaztapena # Dantzariei saria ematea herriko jaietan egindako emanaldiagatik.
|
1953-08-08
| |
27 zenbakian etxea eraberritzeko eta Ondarren industria-eraikin bat eraikitzeko baimenak onartzea.
|
1953-08-01
| |
Festa-batzordeko kideei diru kopuru bat ematea, herriko jaiak antolatzen egiten duten lana eskertzeko. # Gobernadore Zibilak Udaleko plantillaren onarpena bidaltzen du.
|
1953-07-18
| |
Hainbat fakturaren onarpena. # Obligazioen mugimenduak onartzea.
|
1953-07-04
| |
Gordailuzain-administrari laguntzaile eta aguazil-biltzaile lanpostuetarako deialdia eta baldintzak argitaratzea. # Maria Jesus Conde de la Cruzi maistra lanpostua esleitu izanaren jakinarazpena. # Hiriko lursailen jabetza eskualdatzeko espedienteak onartzea.
|
1953-06-20
| |
Juan Lecuona apaizari eskertza oparia ematea. # San Juan ermitako jaietarako dohaintza. # Hainbat fakturaren onarpena.
|
1953-06-06
| |
Diru-bilketa, misiolari bezala joango den Juan Lecuona apaizari laguntzeko eta esker oneko oparia prestatzeko. # Oposizioa iragartzea gordailuzain-administrari laguntzaile eta aguazil-biltzaile postuetarako. # Hiriko lursailen jabetza eskualdatzeko espedienteak onartzea.
|
1953-05-23
| |
Maistraren etxeko sukaldeko pareten zuriketa aurtengoz ordaintzea onartzea. # Lehen hiruhileko kontuen irakurketa. # Zenbait fakturaren onarpena.
|
1953-05-09
| |
Trinidad Mendiak San Juan ermita ondoan taberna-postu bat jartzeko egindako eskaera onartzea. # Zergadunetan aldaketak egiteko hainbat eskaera onartzea. # Udaleko langileen zerrenda onartzea.
|
1953-04-25
| |
Eusebio Erausquin Urrestarazuren heriotzagatik doluminak ematea. # Miguel Otaolari idatzi bat zuzentzea herriko jaietarako dantzariekin ekitaldiak presta ditzan. # Herriko jaietarako egitaraua berrikustea. # Hainbat fakturaren onarpena.
|
1953-04-11
| |
Maistrari kalte-ordaina ordaintzea etxebizitzaren kontzeptuagatik. # Lazkao eta Olaberriako Udalen arteko elkarterako idatzitako estatutuen irakurketa eta onarpena. # San Prudentzio jaietarako egitaraua prestatzea. # Frente de Juventudesentzat ekarpena onartzea.
|
1953-03-28
| |
Telefono Konpainia Nazionalak Udalari egindako ordainketa materiala ordaintzeagatik. # Plazako horma konpontzeko hainbat bizilagunek aurkeztutako eskaera. # Udaletxeko balkoia konpontzea onartzea. # Beasaingo Kirol Elkarteari idazkia zuzentzea, Sempereko zelaia alokatzeko egindako proposamenari buruz erantzuna jakiteko.
|
1953-03-14
| |
Soldadutzarako espedienteak onartzea. # Lazkaomendiko hainbat herritarrek egindako laguntza-eskaera, Tellerizulotik San Juan ermitaraino doan bidea hobetzeko egindako obrengatik. # Ogasun Ordezkaritzaren jakinarazpena, 1953ko ekitaldirako ohiko aurrekontua onartuz.
|
1953-02-28
| |
Donostiako Artzain Onaren katedraleko obretarako Gobernadore Zibilak eskatutako dohaintza onartzea.
|
1953-02-14
| |
Bidaiarien zerbitzu erregularra jartzeari buruz Herri Lanetako Buruzagitzak argitaratutako ediktuaren irakurketa. # Aurreko ekitaldietan ordaindu gabe dauden zenbatekoak berrikustea.
|
1953-01-31
| |
Lazkaorekin elkartea osatzeko proposamenarekin Olaberriako alkatetzak bidalitako komunikazioaren irakurketa. Proposamena aztertzea erabakitzen da.
|
1953-01-24
| |