Azken dokumentuak

IzenburuaHasiera (YMD)
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren kontuak berrikustea. # Ignacio de Errastik emandako diru kopuruaren jasoera baieztatzea.
1863-07-16
Lorenzo de Ormazabal hil ondoren, udaleko idazkari lanpostua hutsik gelditu denez, Joaquin de Ormazabal bere semea idazkari kargurako izendatzea erabakitzen da.
1863-04-17
Udalak dituen kutxen artean diru mugimendu batzuk egitea erabakitzen da, Andraiturriko iturritik herrigunera ura eraman ahal izateko lanak ordaintzeko.
1863-01-11
Ignacio de Errastik diru kopuru bat ematen dio Udalbatzari aurretik hartutako konpromiso bat betetzeko.
1862-07-14
Maria de Lazcanok medikuarentzat eta botikariarentzat ezarritako laguntzak nola banatu erabakitzen da.
1862-02-27
Eskolan eman beharreko ikasgaiak adosten dira.
1862-02-26
Bilkuraren data bakarrik agertzen da.
1862-01-02
Lehen hezkuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, mutilen eskolara haur gutxi joaten direla eta gaizki ikasita daudela egiaztatzen da. Nesken eskolaren kasuan aldiz, irakaskuntza egokia dutela ikusten da. Tomas Guereño irakasleak erreklamazio bat egiten du, Baldomera de Aresok irakaskuntzan ez duela lehen bezala lan egiten esanez eta Udalbatzak Baldomerak bere lanean ez jarraitzea adosten du.


1861-11-11
Jose Antonio Ayestarani eta emazteari laguntza ematea erabakitzen da, oin batean min hartzeagatik ezinduta dagoelako.
1861-09-22
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren fundazioen egoera kontsultatzeko batzordea izendatzea.
1861-09-03
Nesken eskolarako erabiltzen den aretoaren errentamendua jaistea onartzea.
1861-08-11
Eskolara joaten diren haurrek irakasleari ordaindu beharreko ordainsariei buruz erabaki bat adostea.
1861-07-14
Jose Maria Albisuk Lonbarda parajean ibaira jaisteko bidea hartua duenez eta herriarentzako beharrezko bidea izanik, beste bide bat eraikitzeko batzorde bat izendatzea erabakitzen da.
1861-04-14
Estatistika-batzarrerako batzordekide berriak izendatzea.
1861-02-10
Osasun-batzordearen eraketa adostea eta Gobernadoreari izendapenaren berri ematea.
1861-01-22
Miguel Dorronsorok diru kopuru bat banatu behar dio Udalari, honek Simon Echezarretari ordaindu ahal izateko egindako mailegu batengatik.
1861-01-18
Gobernadorearen ofizioa, errejidoreak hautatzeko zozketaren inguruan.
1861-01-08
Lorenzo de Ormazabali idazkari lanpostua ematea jabetzan, diruzain postuarekin batera eta maisu postua libre uzten du. Irakasleen lanpostu hutsak iragartzen dira eta postu bakoitzerako soldatak zehazten dira.
1860-12-24
Probintziako Aldizkari Ofizialaren irakurketa, biztanleriaren errolda egitea eta horretarako udal-batzarra osatzea aginduz.
1860-11-22
Instrukzio Publikoko Probintzia Batzordearen ofizioaren irakurketa, eskoletako irakasleei buruzko txosten baten inguruan. Eskolekin lotutako hainbat erabaki hartzen dira.
1860-11-18
Tokiko estatistika-batzordearen izendapena.
1860-10-21
Lehen hezkuntzako eskolak ikuskatu ondoren, ikasleek behar bezala aurrera egiten dutela egiaztatu da.
1860-09-14
Jose Victor de Ayala Segurako botikariak bidalitako ofizio baten edukia abokatu batekin kontsultatzea erabakitzen da.
1860-08-29
Eskolako tokiko batzarra izendatzea eta Gobernadoreari honen berri ematea.
1860-06-26
Lehen hezkuntzako ikuskatzaileak eskolak bisitatu ondoren, eskoletarako gomendioak eta hobekuntzak aurkezten ditu.
1860-06-21
Maria Candida Rebollo Albisuk bere mantenurako laguntza eskatuz aurkeztutako eskabidea onartzen da.
1860-01-26
Bilkuran parte hartu duten pertsonen zerrenda.
1859-12-30
Aldundiak bidalitako zirkularraren irakurketa, Afrikako gerrarako euskal tertzioen zerbitzurako kontzeju honi dagozkionen zozketa egiaztatzeko agintzen duena. Ordezkoen zerrenda erantsi da.
1859-12-29
Probintziako Aldizkari Ofizialaren eta Gobernadore Zibilaren zirkular baten irakurketa, Gobernadoreari ongintza-batzarra osatuko duten pertsonen proposamena bidaltzeko eskatuz. Ongintza-batzarreko kideak izendatzen dira eta izendapena Gobernadoreari bidaltzea erabakitzen da, honek onar dezan.
1859-12-18
Jose Maria Albisu, parrokiako fabrikako maiordomoak, Iruñeko Gotzaindegiko epaimahaiaren dekretu bat aurkezten du, hilerriko obraren erdia udalerriari ordaintzea dagokiola aginduz.
1859-12-07
Aldundiari udalerriaren lurralde-egoera eguneratua osatzeko baimena eskatzea erabakitzen da.
1859-12-01
Idazkari lanpostua Lorenzo de Ormazabali ematea adosten da.
1859-07-30
Pobrezia egoeran dagoelako Maria Bautista Lizarazurentzako laguntza onartzea.
1859-07-30
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntza berrikustea.
1859-07-14
Idazkari lanpostua hutsik geratu da, Sebastian de Endayak uko egin diolako. Lanpostua betetzeko baldintzak Probintziako Aldizkari Ofizialean iragartzea erabakitzen da.
1859-06-18
Baldomera de Aresoren eskaera onartzea, kristau doktrinaren irakaskuntzan egindako lanagatik pentsio bat eskatuz.
1859-03-03
Asundegi eta Zelata etxeen artean egindako zuhaitz landaketa enkante publikoan ateratzea erabakitzen da. Enkanterako baldintzak zehazten dira.
1858-09-27
Sebastian de Endaya udaleko idazkariak egindako soldata igoera eskaera aztertzea.
1858-09-10
Gobernadorearen jakinarazpena, zirujaua kontratatzeko ezarritako baldintzetan hainbat aldaketa egin daitezen.
1858-06-03
Zirujaua kontratatzeko baldintzak zehaztea.
1858-05-02
Kontribuzioen ordainketari buruz. # Bagajeen hornidurari buruzko ofizioa.
1812-08-08
Ofizio baten irakurketa, hainbat zergagatik jasotakoaren portzentaia bat tropei hornidura ordaintzeko erabil dadin aholkatuz.
1812-06-15
Jabeen batzarrerako deialdia egitea erabakitzea.
1812-06-12
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, ogi, bazka, lekale eta gatz horniduren prezioari buruzkoa. # Hainbat zergetarako ehunekoak adostea.
1812-05-02
Jabeen batzarrerako deialdia berriro egitea erabakitzen da, jabe gutxi bertaratu direlako.
1812-04-27
Inudeei beraien zerbitzuengatik atzeratutakoaren zati bat ordaintzea erabakitzen da. # Hainbat ordainketaren onarpena.
1812-04-12
Hainbat zergetarako ehunekoak adostea.
1812-03-13
Marcos Antonio de Ecenarro zergen biltzaileak aurkeztutako kontua berrikustea. # Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, udalaren ardurapeko haurren inudeei ordaintzeko eskatuz.
1812-02-10
Jabeen batzarrerako deialdia egitea erabakitzea.
1812-02-05
Kontribuzioa ordaintzeko ehunekoak adostea.
1812-01-10