Azken dokumentuak

IzenburuaHasiera (YMD)
Tirakulu etxearen tasazioa egitea erabakitzen da. # Hileroko merkatuko gastuei aurre egiteko finantzaketa aurkitzea adosten da.
1805-12-04
Urbaraundin egindako ote eta iratze mozketari buruz zenbait bizilagunek bidalitako idazkia.
1805-11-30
Zenbait agindu errealen irakurketa.
1805-11-24
Bi kontzeju-etxeen errematatzaile eta errentari diren Juan Francisco de Echeverria eta Martin Antonio de Ortuzarren idazkia, gaien horniduraren inguruan.


1805-11-01
Beharrezkoa izanez gero, herriko bi sindikoek eginbide judizialak egin ahal izatea erabakitzen da, Nafarroa aldean bazkatzen duten abereekin Ataungo bizilagunek Lazkaokoen kontra egindako hainbat ekintzaren inguruan.
1805-09-29
Zaldibiako bizilagunen batek itxitako bide zaharraren mantenuaz eztabaidatzea.
1805-08-28
Manuel de Arizavalo abokatuaren txostena, bizilagunak garia eta artoa Iribeko errotara bakarrik eramatera ezin direla behartu argituz. Errotako administratzailearen azalpena, egindako kontsulta eta irizpena jasotzen dira.
1805-07-07
Hainbat abokaturekin kontsultatzea bizilagunek Iribeko errotara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruz.
1805-04-21
Aldundiaren bi ofizioren irakurketa, Manuel Godoy ministroak marineltzarako eskatzen dituen 300 gizonen eskaerari eta preso aitortuen inguruan. # Iribeko errotako administratzailearen gutuna, bizilagunek errota horretara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruzkoa.
1805-04-15
Ataun eta Zaldibiako herriekin bilera bat egitea erabakitzen da, Intxustiko parajean adostu gabeko zuhaitzak mozteari buruz hitz egiteko.
1805-03-25
Urbaraundiko egurra sutarako banatuko dela adosten da, salmenta prezioa ezarriz.
1805-03-17
Gaztelako Kontseiluaren idazkia, Korrejidorearen txostena eskatuz, hilero abere-azoka bat egitea komeni den aztertzeko.
1804-12-19
Hainbat agindu errealen irakurketa, umezurtz-etxeei buruz, soldaduentzako bizigaiak gidatzen dituzten zamariei buruz eta ardoa eta pattarra enkantean ateratzeko moduari buruz.


1804-12-16
Gaztelako Kontseiluko zenbait ordezkariri ahalak ematea erabakitzen da, herrian hileroko abere-merkatua ezartzeko.


1804-11-11
Udalbatzako maiordomo eta errejidoreen izendapenak.
1804-11-01
Juan Martin de Albisu errejidoreari bere kontua ordaintzea erabakitzen da. # Maisuarena etxean egindako hobekuntzen azterketa.
1804-10-14
Matxinea etxean egindako obrei buruz Albisuk aurkeztutako kontuak berrikustea.
1804-09-23
Joaquin de Maizek Matxinea etxean egindako obrak arautzea adosten da. # Urbarandian iralekuak dituzten bizilagunei beste lursail batean ematea erabakitzen da.
1804-08-26
Beste zirujau bat etorri arte, Jose de Peñak bizarra moztu ahal izatea erabakitzen da. # Urbarandiko itxitura bizilagunei uzten zaie ereiteko erabiltzeko.
1804-08-12
Nafarrek egindako batasunetako abereen salmentak aztertzea. # Juan Martin de Albisuren idazkia, igorpenak eskatuz.
1804-07-22
Torrealtako kondearen eta Juan Martin de Albisuren aldeko botere berria ematea probintziako Batzar Orokorrerako.
1804-07-12
Ataunekin kareharriaren ekarpena aztertzea. # Jose Arrigorriaga Itsas Armadako komandante militarrak aurkeztutako kexa, probintziako hainbat udalerritako zuhaitzetan izandako kalteei buruz.


1804-06-13
Gobernadorearen gutunaren irakurketa gariaren prezio altuari buruz. # Jose Miguel de Nazabal zirujauak emandako erantzuna, mezan konortea galdu zuen gizonarekin gertatutakoa argituz. # Zirujauari egindako ordainketen gaia aztertzea.
1804-06-03
Jose Miguel de Nazabal zirujauak egun batzuk lehenago konortea galdu zuen gizon bat meza nagusitik ateratzean, bere eginbeharra bete ez ote zuen aztertzea.


1804-05-27
Manuel Ignacio de Furundarena, Probintziako gerra-kutxako diruzainak bidalitako gutuna, kontzejuak zor duena ordaindu dezala eskatuz.
1804-02-25
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, udalerri guztiak bide-kutxarako ekintzetan harpidetzeko eskatuz. # Areriaren batasunaren azken batzarrean hartutako erabakiak berrikustea.
1803-12-18
Jose Miguel de Nazabal zirujauaren idazkiaren irakurketa, herritarrek aurkeztutako kexei buruzkoa.
1803-07-24
Erreklutamendua egiteko moduari buruzko aginduaren irakurketa, nobleen eta plebeioen arteko desberdintasunik ez dela egongo argituz. # Zirujaurari buruz aurkeztutako kexen gaia jorratzea.
1803-06-29


Ezkontzen ospakizunari buruzko legearen irakurketa. # Miguel de Nazabal zirujauaren aurkako hainbat kexaren irakurketa.
1803-06-26
Egingo den Batzar Orokorrerako ahalak ematea.
1803-06-01


Francisco de Lasa okinak aurkeztutako idazki bat irakurtzea, olioa saltzeko betebeharra salbuesteko eskatuz. # Santos de Zunzunegui pattarrik ez saltzeko ohartaraztea.
1803-03-19
Kontzeju-etxe nagusiaren errematea baliogabetzat jotzen da. # Joaquin Tomas de Beguiristainen idatzia, Intxustiko zuhaitzen mozketari buruzkoa.
1803-01-18
Urbaraundin izandako kalteei buruz Ataungo herrira idaztea erabakitzen da. # Intxustin eragindako kalteei buruz Zaldibiako herrira idaztea adosten da.
1802-12-08
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, Aralar eta Enirio mendien salmentari buruzkoa.
1802-11-10
Jose de Arramendiak aurkeztutako kaparetasun-eskaera.


1802-10-29
Aldundian hasitako eginbideekin jarraitzea erabakitzen da, Aralar eta Enirio mendiak errematatzeko moduak herri honi sortuko dizkion kalteengatik.


1802-09-12
Jose Miguel de Nazabalen idazkia, zenbait herritarrek garia ordaintzeko aurkeztutako kexaren inguruan. # Maria Francisca de Mendizabalen idazkia, epeak bete ondoren, dagokion ordainketa egiteko eskatuz. # Garoa mozteagatik bizilagunei isunak jartzea. # Batasunaren erabaki-liburuak Aldundira bidaltzea adostea.


1802-09-05


Enirioko mendiaren salmentari buruzko informazio guztia Ahaldun Nagusiari bidaltzea erabakitzen da.
1802-08-01
Javier Martinez de Esproncedaren aldeko boterea ematea, erruki-kutxatik soberan geratzen den garia okindegietan banatu eta pobreentzako ogia egiteko erabili dezaten. # Aralar eta Enirio mendietako ikatz-egurra nola saldu aztertzea Ordizia eta Amezketarekin duten batasunaren batzarrean.
1802-06-17
Juan Bautista Arreche, herriko mediku titularrari ahalak ematea. # Jose Miguel de Nazabalen eskaera onartzea zirujau-lana egiteko. # Ataungo herrira idaztea erabakitzen da, bertako bizilagunek mendietan garorik moztu ez dezaten eskatzeko.
1802-06-07
Martin Jose de Ormazabalen idazkia, alondegiko pisuaren kargu egiten denez, Santos de Zunzuneguik zor diona ordain diezaiola eskatuz.


1802-02-21
Ataungo, Zaldibiako eta Lazkaoko herrien arteko bilera deialdia, Intxustiko mendiaren salmenta aztertzeko. # Korrejidorearen aurrean auzia jartzea Pedro Jose de Loinazen aurka, Arramele guneko bide publikoan ubideak irekitzeagatik.
1802-02-07
Errege-agindua, herriei eskerrak emanez tropa laguntzaile frantsesen joan-etorrian emandako zerbitzuagatik. # Kontzeju-mendietan dauden tasak aztertzea adostea.


1802-02-02
Bi kontzeju-etxeak aurreko urteetan ezarritako baldintzetan enkantean jartzea erabakitzen da, hainbat baldintza berri gehituta.
1801-12-20
Aurreko bilkuretan hartutako erabakiei buruz bikarioak bere iritzia emateko bidalitako eskutitzaren irakurketa.
1801-12-08
Juan Martin de Albisu izendatu zutenetik hiru urte bete ondoren, propio eta arielen maiordomoaren aukeraketa egitea adostea. # Kontzejuak dituen zorrak ordaintzeko diru kopuru bat erabiltzeko baimena eskatzea.
1801-11-30
Geronimo de Arza bikarioak bidalitako gutunaren irakurketa, jaiegunetan mezak egiteari buruz. # Angel de Aguirianori boterea ematea korrejidorearekin beharrezko eginbideak egin ditzan.
1801-11-29
Probintziako sindikoak, Juan Martin de Albisu diruzainaren kontuei egindako berrikuspena, hainbat aldaketa egitea erabakiz. # Bikarioa ohartaraztea erabakitzen da, berari ez dagokion gaietan ez sartzeko eskatuz.
1801-11-22
Ofizio baten irakurketa jaiegunetan behar diren mezak emateko eta bikarioari agindutakoa betetzeko eskatuz.
1801-10-28
Erruki kutxa eta laborari pobreei ereiteko garaian banatzen zaien gariaren gaia eztabaidatzea. # Jaiegun egin behar diren meza guztiak betetzen ez direlako aurkeztutako kexak aztertzea. # Bikariotzaren etxearen alokairuari buruz hitz egitea.
1801-10-11