Elizetan hilotzak lurperatzea debekatuz eta horretarako hilerriak eraiki daitezen eskatzen duen ofizioaren irakurketa. Hilerria eraikitzeko lursailik egokiena aukeratzea erabakitzen da. # Txertakadiko gaztainondoa jendaurreko enkantean ateratzea adostea.
|
1809-04-07
| |
Aldundiaren ofizioa, tropentzako funtsak biltzeko beharrari buruzkoa. Hornidura udalerrien kontura denez, finantzaketa-modu berriak bilatu nahi dira.
|
1809-03-27
| |
Jose Martin de Arcelus, kontzeju-etxearen hornitzailearen idazkia, Frantziako tropentzako zati bat emateagatik zor zaiona ordaintzeko eskatuz. # Martin Jose de Ormazabal maisuaren idazkia, zor zaiona ordaintzeko eskatuz. # Tropen iraupenerako ordainketetarako finantzaketa bilatzea.
|
1809-03-22
| |
Korrejidoreak herrien aurkako ezarpen berriei buruz bidalitako hainbat aginduren irakurketa. # Juan de Zeverioren eskaera gerrako gastuengatik zor zaiona ordaintzeko. # Aldundiak zehaztutako ordaindu beharreko ekarpena. # Martin Jose de Ormazabali udalerritik tropa frantsesentzako ateratzen den hornikuntza kontrolatzeko eskatzen zaio.
|
1809-03-08
| |
Maria Francisca de Mendizabalen idazkia, mailegatutakoa interesekin itzultzeko eskatuz. # Ramon Ignacio de Varela zirujauaren idazkia, soldata ordaintzeari buruz. # Francisco Antonio de Mugicaren eskaera, Juan Francisco de Mugicaren lagapen-hartzaile izateagatik ordain diezaioten. # Eskatutako kontribuzioaren ordainketa onartzea. # Pedro de Zufiriak Frantziako tropen gastuak ordaintzeko udalari emandako dirua itzultzea onartzea. # Juan Martin de Albisu zinegotzi izendatzea.
|
1809-02-28
| |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, zinegotzi bakoitzak zer ordaindu behar duen zehazten duena. # Martin de Berroetak Lapurzuloko gaztainondoari eta hariztiari egindako tasazioa.
|
1809-02-19
| |
Gaztainondo eta haritzak dituen Lapurzulo izeneko lursaila arautu eta tasatu ondoren, enkante publikora ateratzea erabakitzen da. # Frantziako tropak elikagaiaz hornitzeak eragindako gastuak berrikustea.
|
1809-02-09
| |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, maileguen kuotak ordaindu daitezen. # Aguazilaren gutuna, bagajeen berri ematen duen lan guztiagatik gehiago ordaintzeko eskatuz. # Juan Antonio de Arreseren idazkia, Irantzutik monje bat ekartzean emandako zerbitzuengatik ordain diezaioten eskatuz. # Udalerriko kontuen kitapena eta konfiskatzeak onartzea.
|
1809-02-05
| |
Napoleonek emandako bi dekretu inperial eta errealen irakurketa, ogasunari eta auzitegiei buruzkoak. Dekretuen testuak jasotzen dira.
|
1809-01-26
| |
Aldundiaren zirkularra, udalerriek egin behar duten elikagai eta materiak ekarpenaren inguruan. # Jose Joaquin de Garmendia probintziako ordezkariak bidalitako gutuna, elikagai eta materialak konfiskatzeari buruzkoa. # Eskatutako zilar-besterentzea Gordailuzainak egitea adosten da. # Udalek Aldundiari egin beharreko ekarpenei buruzko zirkularra. # Konfiskatutako produktuen zenbatekoaren ordainketa aztertzea.
|
1809-01-21
| |
Napoleonek Frantziaren aurkako gerraren ondoren emandako zortzi dekretu inperial eta errealen irakurketa. Dekretuen testuak jasotzen dira.
|
1809-01-06
| |
Korrejidorearen idazkia, Martin Ignacio de Insausti lizentziatua zinegotzi izendatzeko eskatuz.
|
1808-12-13
| |
Aldundiaren ofizioa, kontzejuak ordaindu beharreko kontribuzioari buruzkoa.
|
1808-09-08
| |
Udalak dituen zorrak ordaindu ahal izateko, Tirakulu baserria eta bere ondasunak enkante bidez saltzea erabakitzen da. # Atabalaga inguruan dagoen iralekua Juan Antonio de Arreseren Labetxea etxerako geratzen da.
|
1808-08-21
| |
Jose de Aresoren idazkia, zaurituta egondako egunengatik abonua eskatuz eta botikariari eta zirujauari ordaintzeko eskatuz.
|
1808-07-31
| |
Erregeak Baionatik Madrilera egingo duen bidaiari buruz Aldundiak bidalitako zirkularraren irakurketa. Bidaian gaua igaroko duen udalerrien zerrenda jasotzen da.
|
1808-07-07
| |
Diruzainak emandako azken hiru urteetako kontuen aurkezpena. # Kontzejuak dituen kontu guztien kitapenak egitea erabakitzen da. # Albisuk bola-jokoaren errentamendutik jasotakoa kobratzea adosten da.
|
1808-06-29
| |
Aurreko urteetako propioen eta arielen kontuen berrikuspena. # Martin Jose de Ormazabalen idazkia, zor zaiona ordaintzea eskatuz. # Joaquin de Erausquinen idazkia, preso egoteak eragindako kalteengatik ordaintzeko eskatuz.
|
1808-05-26
| |
Udalak dituen zorrak ordaindu ahal izateko Tirakulu etxea eta bere jabetzak saltzea erabakitzen da.
|
1808-04-18
| |
Ordiziako Udalaren ofizioa, iritsiko den zalditeria frantsesaren zati batentzat Lazkaon ostatua eskatuz. # Egoera txarrean dauden bideak konpontzea erabakitzen da.
|
1808-03-25
| |
Jose de Echeverriaren idazkia, bere iloba Juan Francisco de Echeverria, haragi-hornitzailea eta ostalaria izan denaren fidatzailea izanik, bere ilobak zor duena ordaintzeko modua aldatzeko eskatuz. # Juan Francisco de Mugica elizako presbiteroaren idazkia, zor zaiona ordaintzeko eskatuz. # Juan Bautista de Beriztainek duen zorra ordaintzea onartzen du.
|
1808-01-31
| |
Martin Ignacio de Insausti lizentziatuaren idazkia, bi Iztuetatarren Azpikoa eta Garakoa lursailak hesiz ixteko asmoari buruzkoa. # Juan Martin de Albisu eta Bernardo de Arambururi ardi prendaria batengatik preso egotean janaria hornitzeagatik kobratzea.
|
1807-12-20
| |
Aldundiaren agindua betetzea, hitzartutako ondasunen eta errenten ordainarazpenari buruzkoa. # Juan Martin de Albisuren idatzia, Ataungo bizilagunekin ardiengatik izandako arazo baten inguruan. # Olaberriako lurretan bildutako Urbaraundiko ganaduaren gaia, Olaberriarekin aztertzea.
|
1807-12-08
| |
Manuel de Salsamendiren idazkia, serora-etxea errentan emateko eskatuz. Eskaria ukatzea erabakitzen da, etxe horretan dagoeneko maizterrak daudelako.
|
1807-11-01
| |
Herriko diruzainari eta basozainari kontzejuko-mendietan aurkitzen dituzten ahuntz eta behor guztiak prenda moduan biltzeko eskatzea erabakitzen da.
|
1807-10-18
| |
Ramon Ignacio de Varela zirujau izendatu ondoren, Karmeldarren prioreari aurreko zirujauari ordaintzen ziona ordaintzen jarraitzeko eskatzea erabakitzen da.
|
1807-09-06
| |
Miguel de Nazabal, udalerriko zirujaua izandakoak agur esateko bidalitako idazkia. # Ramon Ignacio de Varela eta Jose Miguel de Arregui zirujauek egindako eskaerak, udalerriko zirujau lanpostu hutsa betetzeko. Lanpostua Ramon Ignacio de Varelari ematea erabakitzen da. # Diruzainarentzako ordainketa onartzea.
|
1807-08-30
| |
Batasuneko herriekin biltzeko deialdia egitea, Enirioko mendietan egindako pago mozketa aztertzeko. # Juan Francisco de Aldanondoren eskaera, haritz kopuru bat eskatuz.
|
1807-07-16
| |
Etxarri Aranazko Udalaren gutuna, ganadua itzultzeari eta horretarako ordaindutako prezioari buruz. # Sindikoak egindako berrikuspena, Juan de Ceveriok aurkeztutako Frantziako gerrarekin zerikusia duten kontuen inguruan.
|
1807-06-28
| |
Aldundiaren zirkularra, herrien kitapenak gauzatzeko, bide eta gerra diruzainak hurrengo batzar nagusira joan daitezen eskatuz. # Ceveriok aurkeztutako kontuen berrikuspena, Udalak Frantziarekin izandako gerraren ondorioz zuen zorra ordaintzeko hainbat pertsonak egindako inbertsioaren inguruan. # Ataun berriz ere ganaduarengatik prendariak egiten hasi denez, ganadua Aralar eta Enirio mendietara eramatea erabakitzen da.
|
1807-05-18
| |
Ataunekin ganaduaren inguruan izandako auziarekin lotutako hainbat gutunen irakurketa.
|
1807-05-10
| |
Juan Francisco de Aldanondoren eskaera, Unsindegi etxean obrak egiteko materiala eskatuz.
|
1807-03-30
| |
Korrejidorearen idazkia, Manuel de Maizpideren eskaeraren inguruan.
|
1807-03-08
| |
Udalaren dokumentuen artean Aldundiak emandako ardo kantitate handiagoa edukitzeko ahalmena aurkitu ez denez, dagokion ziurtagiria berriro eskatzea erabaki da. # Nafarroako ardo-hornitzaileei ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztea. # Lazkaoko hainbat bizilagunen idatzia, Frantziarekin izandako gerran emandako zerbitzuengatik zor zaiena ordaintzeko eskatuz.
|
1807-02-17
| |
Dagozkion arielak ordaindu ez dituzten ardo-hornidurei buruz Korrejidoreak bidalitako idazkiaren irakurketa. # Aldundiaren ofizioa, Udalbatzak egin ez duen banaketari dagokion ordainketa eskatzeko. # Bi kontzeju-etxeetako ostalarien idazkia, zalditeria bakoitzeko gehiago ordaintzea eskatuz. # Juan Manuel de Gazteluzarren idazkia, bileretara joateari buruzkoa.
|
1807-02-01
| |
Udalerriko bi kontzeju-etxeetako ostalarien idazkia, Nafarroako ardo-mandazainek ezartzen dituzten baldintzei buruz.
|
1807-01-21
| |
Gerrarako errekrutatzeari buruz egindako batzar berezien bileretan hartutako erabakiak berrikustea.
|
1807-01-20
| |
Aldundiaren idazkia, itsas armadako portuko kapitainak aukeratzeari buruz eta batzar berezi berrirako deialdiaren inguruan. # Senperetik Umarkiara doan errege-bidearen garbiketa onartzea.
|
1807-01-04
| |
Erreklutamendua egiteko moduari buruz, Azkoitian Batzar berezia egiteko deialdia.
|
1806-12-07
| |
Joaquin de Cantalapiedrari ahalmena ematea Valladolideko Errege Kantzelaritzan beharrezkoak diren errekurtsoak egin ditzan Ataunekin duten ganaduaren auziari buruz. # Bernardo Antonio de Azpiazuren alde ahalmena ematea, Jose Antonio de Apalateguiren aurkako auziarekin jarraitzeko, ganaduak Urbaraundin eragindako kalteengatik.
|
1806-10-15
| |
Ganaduarengatik Ataunekin duten auzian behar diren errekurtsoak egiteko ahalak ematea udalbatzako hainbat kideri.
|
1806-08-05
| |
Hurrengo batzarrerako ahalak ematen dira. # Korrejidorearen idazkia isun batzuen inguruan.
|
1806-06-24
| |
Korrejidorearen zirkularra, aurretik emandako zenbait aginduri buruzkoa. # Intxustiko bidea aztertzea eta familien zerrenda egitea erabakitzen da, bidearen inguruko zerga bat ezartzeko.
|
1806-06-15
| |
Ataungo udalbatzak bidalitako gutunaren irakurketa, ganaduak Ataungo mendietan eragindako kalteei buruzkoa.
|
1806-05-18
| |
Lazkaon hilero ganadu merkatua ospatzeko ahalmena ematen du Erregeak.
|
1806-03-01
| |
Juan Ramos de Echaveren idazkia, zinegotzien zerrendan sartzeko eskatuz. # Martin Ignacio de Insaustiren noblezia-froga. # Martin Jose de Albisuren eskaera, Ganbaraetxean obrak egiteko materiala eskatzeko. # Miguel Antonio de Mugicaren eskaera, Izaraga zarra baserrian obrak egiteko materiala eskatuz.
|
1806-02-26
| |
Karmeldarren komunitatearen idazkia, nobiziotegirako egurra eskatuz. # Juan de Ceverioren eskaera, bere seme Dionisio de Ceverio gradu eta epistolarako onar dezaten.
|
1806-02-08
| |
Ataungo udalak bazkalekuei eta abereei buruz idatzitako hainbat gutunen irakurketa. # Jose Manuel de Aizpuru abokatuaren txostena Felipe de Irastorzak egin beharreko ordainketei buruz.
|
1805-12-29
| |
Udalerriko behi-azienden egoera txarra aztertzea. # Bernardo Aranburu, Urbaraundi, Intxusti, Enirio eta Aralar mendietako abereen zaindari izendatzea. # Bide-itxitura bati buruzko gaia jorratzea.
|
1805-12-22
| |
Felipe de Irastorza, kontzeju-etxe nagusiko errentariaren idazkia, ardo eta haragiaren hornidurari buruz.
|
1805-12-15
| |