Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4029 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Descripción | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-023 |
Ur biltegiko iturburuetatik datorren estolderiaren konponketa onartzea. # Maite-bide etxean egoera txarrean dagoen estolderia berritzea. # Hainbat maileguren obligazioen amortizazioa. # Hiri-kontribuzioan altak ematea. # Hilerria handitzeko obren inaugurazio data ezartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-07-13 | ||
akta liburua I-023 |
Jose Antonio Insausti Tolosaren eskaera onartzea, hainbat obra egiteko epea luzatzeko. # Udaletxean dagoen eskolan obrak egitea adostea. # Maisuaren omenezko ospakizunetara joatea adostea. # Udaleko baratzean dagoen oilategia lagatzeko diru-kopurua zehaztea. # Hilerriko obren berrikuspena. | 1955-06-22 | ||
akta liburua I-023 |
Sekundene-berriko zubia eraikitzearen kostuak berrikustea. # Luciano Ormazabalen alargunak oilategia Udalari lagatzea eta egungo idazkariari baratzea uztea. # Orobione etxean erabilgarri dagoen gela Jose Sarasola Zubeldiari alokatzea. # Alkatearen anaia San Prudentzioko gelan bizitzen jartzea onartzea. # Ardo-biltegia irekitzeko baimena ematea Vinos Badiola enpresari. | 1955-06-08 | ||
akta liburua I-023 |
Zergadunen zerrendetan altak onartzea. # San Prudentzio jaietan egindako bizikleta lasterketaren gastuen eta diru-sarreren kitapena. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-05-25 | ||
akta liburua I-023 |
Landa-lurraren aberastasunaren zerrendetan altak eta bajak onartzea 1955eko ekitaldirako. | 1955-05-11 | ||
akta liburua I-023 |
Gobernadore Zibilaren zirkularra, Jaime Font y Andreu Donostiako gotzainari Peñaforteko San Raimundo Gurutze Handia emateari buruz eta egingo den omenaldirako dohaintza onartzea. # Beasaingo Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako jaialdirako dohaintza zehaztea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-04-27 | ||
akta liburua I-023 |
Justa Ayestaran Loinazen eskertza alargun-pentsioa emateagatik. # Hiriko lursailen jabeen aldaketei buruzko espedientea. # Juan Garmendia Insaustiren eskaera onartzea Elosegi kaleko 38 zenbakian oihalak saltzeko denda bat irekitzeko. # Udaleko langileen gaixotasun-aseguruaren kuotak handitzea. # San Prudentzioko jaien egitaraua prestatzea. | 1955-04-13 | ||
akta liburua I-023 |
Gorteetan prokuradorea hautatzeko Udaleko konpromisarioa hautatzeko bozketa, Antonio Auzmendi Urdangarin zinegotzia izendatzen delarik. | 1955-03-24 | ||
akta liburua I-023 |
Aldundiak bidalitako zirkularra, Leintz-Gatzagako eliza berreraikitzeko diru-ekarpena eskatzeko. Dohaintza egitea onartzen da. | 1955-03-23 | ||
akta liburua I-023 |
Juan Larrañaga Eguibar Diputatu Probintzialaren hautaketarako Udalaren ordezkari izendatzea bozketa egin ondoren. | 1955-03-13 | ||
akta liburua I-023 | Legorburu abokatuaren txostena, praktikante-emaginaren soldataren inguruan Maria del Carmen Arregui Fernandezek egindako eskaerari buruzkoa. # San Prudentzio auzoko hainbat bizilagunek argiteria publikoa jartzeko egindako eskaera. # Hiltegirako baskula berria erostea onartzea. # Luciano Ormazabal Buldain udal idazkaria zenaren heriotzagatik meza emateko eguna finkatzea. # Probintziako Buruzagitzaren idazkia, hilerria handitzeko emandako laguntzaren inguruan. # Hilerria handitzeko eta… | 1955-02-23 | ||
akta liburua I-023 | Herri Lanen Buruzagitzak bidalitako zirkularraren irakurketa, errepideko garraio-zerbitzu erregular bat ezartzearen inguruan. # Zaldibiako Udalak errepiderako obretarako ekarpen ekonomikoa egiteko egindako eskaera. # Kersa enpresarentzat Biona etxearen aurrean ur-hargune bat egiteko eskaera onartzea. # Kersa enpresak Biona etxearen aurrean transformadore elektriko bat jartzeko etxola bat eraikitzeko egindako eskaera onartzea. # Justa Ayestaran Loinaz andreak egindako alargun pentsioaren eskaera… | 1955-02-09 | ||
akta liburua I-023 |
# Zinegotzien zina. # Udalbatza eratzea eta zinegotzien kargu hartzea. Julio Garmendia Andres alkate delarik, zinegotzi izendatzea Juan Garmendia Aramburu, Antonio Auzmendi Urdangarin, Juan Larrañaga Eguibar, Mariano Zurutuza Murua, Jose Maria Garmendia Urteaga eta Jose Maria Igorazabal Frances. # Ordezkaritza-talde eta batzorde bakoitza ordezkatuko duten zinegotziak izendatzea. # Bilerak egiteko egunak eta ordua erabakitzea. | 1955-02-06 | ||
akta liburua I-023 |
Udaleko idazkaria izan zen Luciano Ormazabal Buldainen heriotzagatik doluminak ematea. # Zinegotzi bat izendatzea hiletara joan dadin. # Udalaren izenean Lazkaoko elizan bere omenezko meza ordaintzea. | 1955-02-04 | ||
akta liburua I-023 |
Abeltzain eta merkatari batzuen kexak aztertzea hiltegiko baskularen egoera txarraren inguruan. # Baskula modernoago bat erosteko katalogoak eskatzea adostea. | 1955-01-22 | ||
akta liburua I-023 |
Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-01-08 | ||
akta liburua I-023 |
Juan Ignacio Arrondo Imazi Elosegi kaleko 6 zenbakian duen etxean obrak egiteko baimena ematea. # Zenbait faktura onartzea. | 1954-12-25 | ||
akta liburua I-023 |
1955eko ohiko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua berrikustea, gastuak eta sarrerak onartuz. # Aurrekontua jendaurrean jartzea eta Ogasun Ordezkaritzara kopia bidaltzea adostea. # Aurrekontua arautu behar duten ordenantza fiskalak aztertzea. | 1954-12-23 | ||
akta liburua I-023 |
Baimena ematea Juan Maria Imaz Arrondori Elosegi kaleko 5 zenbakian duen etxean leiho bat irekitzeko. # Ur hoditeria eramatea adostea eraikitzen ari diren etxebizitza babestuen multzorako. # Sarasola ahizpentzat dohaintza onartzea. # Diru-biltzailearentzako haborokina onartzea. # Aldaketak onartzea aurrekontuko hainbat partidatan. # 1955eko ekitaldirako ohiko aurrekontua aztertzea. # Hainbat faktura onartzea. | 1954-12-11 | ||
akta liburua I-023 |
Hainbat zergari buruzko erabakiak. # Beasain Kirol Elkartearen eskaera Sempereko zelaiari esleitutako kupoa baliogabetzeko eta kuotak berritzeko erabakia. | 1954-11-27 |