Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4029 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Descripción | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-016 |
Batzordearen onespenarekin izendegia Estatistikako buruari itzultzeko erabakia. # Amezketa eta Villafrancako Batasunetako batzarrerako Udalaren ordezkariei buruzko akordioa, Enirio-Aralarko basoberritzearen arazoa konpontzeko. | 1922-08-20 | ||
akta liburua I-016 | Probintziako Batzordearen zirkularra, 1923ko aurrekontu arrunta egiteari buruzkoa. # Adunatik altzariak ekartzeagatik maisuak izandako gastuak ordaintzeko akordioa. # Eskerrak emateko telegrama jasotzea Argentinako Errepublikako lehendakari hautatu berriari zorionak emateagatik. # Aguirre arkitektoaren memoria, ura ekartzearen aldaketari buruzkoa. # Villafrancako eta Amezketako Batasuneko herrien bileran Udalaren ordezkarien izendapena, Aralar mendia birlandatzeari eta mugarriztatzeari buruzko… | 1922-08-15 | ||
akta liburua I-016 |
1922ko soldadutza deialdiko mutilen sarrera-akta. | 1922-08-06 | ||
akta liburua I-016 | San Ignazioren kanonizazioan alkateak Udala ordezkatzea. # Kuota-soldaduen gurasoen idazkia, legezko epearen barruan betebehar militarrak bete dituzten kuota-soldaduak lizentziatzeko eskaerari buruzkoa. # Eduardo Arsuaga Altunaren soldadutzan sartzeko luzapena handitzea. # Mendietan sua pizteko debekuari buruzko bandoko aleak erosteko akordioa. # Sociedad de Socorros Mutuos elkartearen funtsen diru-bilketari buruzko inprimakia artxibatzeko erabakia. # Uztailean ariel kontzeptuarekin izandako… | 1922-08-06 | ||
akta liburua I-016 | Baso Zerbitzuko zuzendaritzaren konponbide eta Amezketa eta Villafrancako Batasuneko herri gehienek aurkeztu kontra-konponbidea, Aralarreko mendi itxituraren eta baso-berritzearen inguruan. # Amezketa eta Villafrancako Batasunetako hamabost herrien ordezkariak biltzeko bilerara joateko izendapena. # Recondo jaunari Maizegiko zuhaitzen gozamen aldarrikapenaren gaia aktibatzeko erregutzeko erabakia. # Lazkaoko maisuaren eta Adunako maisuaren arteko trukaketa espedientea. # Ekaineko diru-sarrerak,… | 1922-07-11 | ||
akta liburua I-016 |
Usandizaga gaixoak ospitaleko egonaldian jasotako sendagaiak direla-eta Jauregiren alargunak sinatutako fakturari buruzko erabakia. # Idiazabalgo eskola militarrerako armamentu simulatuak erosten ez laguntzeko akordioa. | 1922-06-18 | ||
akta liburua I-016 |
Ataungo eta Zaldibiako udalek aurkeztutako erreklamazioak direla eta, Aldundiko batzorde bat Aralar bisitatzekotan zenez, hauei laguntzeko batzorde bat izendatzeko akordioa. | 1922-06-15 | ||
akta liburua I-016 | Bide Zuzendariaren jakinarazpena, herrietako errotulu adierazleen instalazioaren kostua ordaintzeari buruzkoa. # Probintziako kontingentearen derramari buruz Batzorde Probintzialak hartutako erabakiari buruzko jakinarazpena. # Probintziako Batzordearen zirkularra, tokiko abeltzaintza-lehiaketari eta hauei diru-laguntza emateko arauei buruzkoa. # Fraisoroko Probintziako Nekazaritza Eskolako ikasleen plaza hutsen gaineko zirkularra. # Eugenio Sarasolaren proposamena onartzeko akordioa, hilerri… | 1922-06-11 | ||
akta liburua I-016 |
Probintziako Batzordearen zirkularra, Nafarroako probintziatik heldutako artikuluen konpentsazio tarifa ezarriz. # Errota Txikia etxea hornitzeko banaketa-hodiaren kostuari dagokion fakturan Arruabarrena jaunak ordaindu beharreko zenbatekoari buruzko akordioa.# Hodia estalgabetu eta biltegi erregulatzailearen akatsak zuzentzeko erabakia. | 1922-05-30 | ||
akta liburua I-016 |
Apirilean bildutako zergen egoera. # Apirileko gastuen zerrenda. | 1922-05-14 | ||
akta liburua I-016 |
Mendietako ordenantzei eta leku batzuetan sua pizteko debekuari buruzko Probintzia Batzordearen jakinarazpena onartzeko erabakia.# Martín Aguirre Esquisabelek soldadutza egiteko balio ez duela deklaratzea. # Mikeleteen kapitainari festetan establezimenduak hamabiak arte irekita egon daitezen eskatzeko akordioa. | 1922-04-23 | ||
akta liburua I-016 |
Probintziako Batzordearen zirkularra, Abadeko San Antonio Ospitaleko gaixoen egonaldien prezioari buruzkoa. # Jaietako programa egin edo osatzeko akordioa. # San Prudentzio basilikara sartzeko espaloia fintzeko eta Unsundegiko pasabidea konpontzeko akordioa. | 1922-04-16 | ||
akta liburua I-016 |
Martxoko zergen bilketaren egoera. # Martxoko gastuen zerrenda. # Lehen hiruhilekoko kontuen balantzea. # Errekrutatzeko Batzorde Mistoak Udalak egindako prozedura guztiak onartzea. # Bideetako langile buruaren jakinarazpena lur pilatuak kentzeari buruz. | 1922-04-09 | ||
akta liburua I-016 |
Batzorde iraunkorrak finkatzeko erabakia: obrak, ogasuna, alondegia eta jaiak. # Lantegiko Batzordeko, Instrukzio Publikoko Batzordeko eta Udal Batzordeko kideen izendapena. # Ostegun Santuko eta San Prudentzioko sermoiak parrokoari emateko akordioa. # Kontzejuaren arkupea zuritzeko eta plazako hormak konpontzeko akordioa. | 1922-04-02 | ||
akta liburua I-016 |
Udalbatza berriaren eraketa akta. | 1922-04-01 | ||
akta liburua I-016 | Salbuespenen judiziorako mandataria izendatzea. # Urkixoko markesari omenaldia egiteko akordioa. # Kinten espedienteen ebazpena. # Juan Beguiristain Artano eta Andrés Azurmendi Urdangarinen iheslari deklarazioa. # Juan Garmendia Aranburu, Eusebio Erausquín Urrestarazu, José Altuna Imaz, Ignacio Armendariz Telleria, José Barandiarán Goicoechea, Enrique Fernández Lasa, José Insausti Aguirre, José Garmendia Goenaga eta José Barandiarán Ormazabal zerbitzu militarretik salbuestea. # Otsaileko… | 1922-03-26 | ||
akta liburua I-016 |
Soldadutza erroldarako izendapenak. # Hilerrirako bide berriaren eraikuntza beste garai baterako uzteko eta ur-hoditeriaren egoera hobetzeko lanei lehentasuna emateko akordioa. | 1922-03-05 | ||
akta liburua I-016 |
Soldadutzarako deialdiko mutilen zozketa. | 1922-02-19 | ||
akta liburua I-016 |
Soldadutza erroldaren behin betiko zuzenketa eta itxiera. # 1921eko kontuen aurrerapena. # Urtarrileko diru-sarreren konparaziozko egoera. # Urtarrileko gastuen zerrenda. # Jornalarien lansari mota finkatzeko akordioa. # Hilerrirako bide berri bat aztertzeko batzordearen izendapena. # Beneditarren komentuko arkuan dagoen argi elektrikoaren fokua lekuz aldatzeko akordioa. # Udal Batzordea osatzeko kideen zozketa. | 1922-02-14 | ||
akta liburua I-016 |
Soldadutza erroldaren zuzenketa. # Senatari konpromisario hautesleen zerrenda behin betiko ixteko akordioa. # Herria lau atal edo auzotan banatzea Udal Batzordea eratzeko. # Errota Aldea finkaren eta Izarre Aldea gaztainondoaren, Pedro Irizar Aranceguiren izenean, katastroan inskribatzeko akordioa. # Maisuak aurkeztutako fakturak onesteko erabakia. | 1922-01-29 |