Atala: Udal Aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4047 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaDescripciónHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-005
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin ondoren ez da eskaintzailerik aurkezten.
1868-05-31
akta liburua I-005
Baldintza egokietan zirujau berririk lortu ez denez, Juan Manuel de Sarasola medikuari zirujau plaza ematea erabakitzen da.
1868-05-10
akta liburua I-005
Benito de Albisu zirujauak kargua utzi ondoren, Aldizkari ofizialean lanpostu hutsa iragartzea erabakitzen da.
1868-01-17
akta liburua I-005
Iturriko obren ordainketa aztertzea.
1867-04-01
akta liburua I-005
Justo de Ibaseta arkitektoak iturri berrian egindako obren ikuskapena egin ondoren, gaia konpontzeko, Donato de Lasa errematatzaileari proposamen bat egitea erabakitzen da. Arkitektoak proposatutako obra txiki baten bidez, urak iturriaren zoladurara ez erortzea saihestea eta beste hobekuntza batzuk egitea proposatzen zaio sortzen diren lokatzak saihesteko. Kontratistak ordaindu beharko du obra.
1867-03-27
akta liburua I-005
Ignacio de Errastiren ordainketa, Maria de Lazkanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren administratzaile gisa.
1866-07-29
akta liburua I-005
Francisco de Arresek bi kontzeju-etxeen errentamenduagatik udalarekin duen zorraren gaia eztabaidatzen da. Zorra jaistea eta ordaintzeko epe berriak jartzea adosten da.


1866-07-24
akta liburua I-005
Eraikitako iturri berria urik gabe dagoenez, egoera aztertzeko eskatzen zaie Jose Maria de Aseguinolazari eta Juan de Muguerzari. # Jose Maria de Aseguinolaza eta Juan de Muguerzak ohartarazten dute lehenik errematatzaileak eman behar dituela azalpenak. # Donato de Lasa errematatzaileak azaltzen du iturria entregatu ondoren, erantzukizunetik kanpo dagoela. Hala ere, ur korrontea itzultzeko eta udalari arazoa konpontzen laguntzeko konpromisoa hartzen du, baina obra udalak ordaintzea eskatuz. #…
1866-06-18
akta liburua I-005
Irakaskuntzako ikuskatzaileak bisita egin ondoren, nesken eskola beharrezko materialez hornitzea erabakitzen da.
1866-05-16
akta liburua I-005
Ur-gordailuetako uren analisiarekin lotuta, Donato de Lasa, iturri berriko obren errematatzaileak bidalitako idazkia, abenduak 31ko aktan sartzea erabakitzen da.


1866-05-06
akta liburua I-005
Ur-gordailuetako urak aztertu ondoren eta azken biltegiko ura nahasia eta egoera txarrean dagoela ikusirik, beharrezko hobekuntzak egin arte kontratistari azken epea ez ordaintzea erabakitzen da.


1865-12-31
akta liburua I-005
Juan Martin de Armendariz lehen hezkuntzako maisuaren eskaera, bizi den gela ordaintzeko diru-kopuru bat ordain diezaioten. Eskatzen duen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, gela bat eskaintzen zaio Luis de Garinen etxean.
1865-01-13
akta liburua I-005
Prudencio de Insausti sindiko prokuradore izendatzea. # Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko egunak adostea.
1865-01-06
akta liburua I-005
Udalbatza berriaren kargu hartzeak. # Prokuradore sindikoaren bozketa egiteko eta zinegotzi berriek bete behar dituzten postuei buruzko bilera egitea erabakitzen da.
1865-01-01
akta liburua I-005
Udalerriko zirujaua bere lanbidean aritzeko ezinduta dagoenez, honi ofizio bat bidaltzea erabakitzen da, bere gaixotasunak irauten duen bitartean karguan ordezko bat jarriko dela abisatzeko.
1864-07-31
akta liburua I-005


Irakaskuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, lehen hezkuntzako tokiko batzarrarekin batera, eskoletan egin daitezkeen hobekuntzak eztabaidatzen dira.
1864-07-28
akta liburua I-005
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. # Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da.
1864-07-24
akta liburua I-005
Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da.
1864-07-17
akta liburua I-005
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da.
1864-07-16
akta liburua I-005
Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea. Enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da.
1864-07-03