Atala: Udal Aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4047 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Descripción | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-002 |
Fermin Jose de Aizpuru, Iribeandia eta Iribetxikia etxeetako administratzaileak, materiala emateko eskatzen du etxean egiten ari diren berrikuntzetarako. | 1797-03-05 | ||
akta liburua I-002 |
Udalean izendatutako ordezkariei tarifa egokiak ezartzeko eskatzea erabakitzen da. | 1797-01-29 | ||
akta liburua I-002 |
Inguruko herrietan hornidurei prezioa ezartzeko jarrita dauden tarifen berri izan ondoren, prezioak ezartzea erabakitzen da, jangarri den guztia garestitu izanaren egungo egoera kontuan hartuz. | 1797-01-06 | ||
akta liburua I-002 |
Frantziarekin izandako gerraren gastuak ordaintzeko kontzejuak propioen eta arielen etekinak erabili nahi ditu eta beharrezkoa ikusten da Aldundiari ahalmena ematea saltzen den ardoa kontrolatzeko. | 1796-12-11 | ||
akta liburua I-002 |
Frantziaren aurkako gerra dela eta udalak betebehar asko hartu behar izan ditu. Horiek finantzatzeko, Kontseiluari propioen eta arielen gainean interes gehiago ezartzeko beharrezko baimena eskatzea erabakitzen da. | 1796-07-24 | ||
akta liburua I-002 |
Kontuen kitapenak egitea adostea bi kontzeju-etxeetako errentatzaileekin; sisa, dohaintza eta alkabalenak eta propio eta arielen kontuena. | 1796-04-04 | ||
akta liburua I-002 |
Bikariotza hutsik dagoenez, Iruñeko gotzainari posturako proposamenak bidaltzea erabakitzen da, egokien deritzona aukeratu dezan. Francisco Ignacio de Mugica eta Juan Francisco de Mugica proposatzen dira. # Geronimo de Anzaren idazkia, Valmedianoko markesarekin bitartekotza egiteko eskatuz, bikariotzarako bera ere proposa dezaten. | 1796-03-30 | ||
akta liburua I-002 |
Propioen eta arbitrioen diruzainak hiru urte betetzen dituenez bere postuan, proposamenak korrejidoreari bidaltzea erabaki da, hurrengo hiru urteetarako diruzaina aukeratu dezan. Juan Francisco de Iztueta, Juan Bautista de Albizu eta Sebastian Alberto de Imaz proposatzen dira posturako. | 1795-12-20 | ||
akta liburua I-002 |
Bizilagunek etxeetan dituzten aleak berrikustea adosten da. # Pedro de Zufiria, bere aita Juan Francisco de Zufiria hil ondoren, propioen eta arbitroen diruzain izendatzea erabakitzen da. | 1795-05-14 | ||
akta liburua I-002 |
Udalerriak dituen aleak zehatz kontrolatzea erabakitzen da. # Rafael de Urbiquiainen idazkia, mugan dagoen herri honetako agentearen alferez gisa emandako zerbitzuengatik zor zaiona ordain diezaioten eskatuz. | 1795-05-03 | ||
akta liburua I-002 |
Juan Bautista de Altolaguirre izendatzen da kontrabandistak jazartzeaz arduratuko den talde baten kargu egiteko. # Ezarritako kupoak ez gainditzeko eskatzen zaie tabernariei eta generoen hornitzaileei. | 1795-03-26 | ||
akta liburua I-002 |
Nafarroatik, Aragoitik eta Gaztelatik hornidurak baldintza onetan ekartzeko, beharrezkoak diren eginbideak egitea adosten da. | 1795-01-24 | ||
akta liburua I-002 |
Gauza batzuk falta direla ikusi da Santos de Zunzunegui kontzeju-etxe zaharretik mugitu ondoren. Juan Antonio de Arrese errentari berria dagoenez, gauzen inbentario berria egitea erabakitzen da. | 1795-01-09 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren ofizioa, 17 urtetik 40 urtera bitarteko ezkongabeak probintziako tertzioen sarjentu nagusiaren aurrean aurkezteko eskatuz, batailoia osatu ahal izateko. | 1794-10-28 | ||
akta liburua I-002 | Juan Ignacio de Narbaizaren gutunaren irakurketa, Frantziako armadaren aurka armak hartzera deituz. | 1794-08-23 | ||
akta liburua I-002 |
Javier de Abendañori justizia ematen bere betebeharrak bete ditzan ohartarazten zaio. # Gregorio de Isasmendi medikuari gaixoekin dituen betebeharrak bete ditzan ohartarazten zaio. # Jose Ignacio de Arcelus haragi hornitzaileari, haragi eta ardo hornidura kontzeju-etxe nagusian ezarritakoaren arabera jar dezan eskatzen zaio. | 1794-08-10 | ||
akta liburua I-002 |
Frantziako armada Irunera eta Hondarribiara iritsi ondoren, soldadu zauritu asko iristen dira udalerrietara. Armada utzitako soldaduak ere iristen dira, batzuk lapurreta egin eta zalaparta sortzen dutelarik. Ordena publikoa mantentzeko, udalerriko fusil guztiak prest izatea eta zaintza-taldeak prestatzea erabakitzen da. Gainera, itzulitako soldadu guztien zerrenda prestatzea adosten da. | 1794-08-05 | ||
akta liburua I-002 |
Frantziako gerrarako errekrutatzea eta postu izendapenak egitea. | 1794-07-29 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, Frantziako gerrari buruzko albisteekin. Udalerri bakoitzean armak hartzeko gai diren gizon guztiak prest egoteko deia egiten da. | 1794-07-28 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren zirkularraren irakurketa, tertzioak Frantziarekiko gerrara bidaltzeari eta armadan zenbait postu izendatzearen inguruan. # Errekrutatzetik salbuesteko hainbat eskaera aztertzea eta salbuetsita daudenek egin beharreko ekarpenak adostea. # Errekrutatzea egitea. | 1794-06-08 |