Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4029 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-024 |
Errepideko obren ondoren soberan geratu diren lurrekin zer egin erabakitzea atzeratzea. # Aldundiak emandako obretarako dirulaguntza kobratu izana berrestea. # Txirrindulari lasterketa egitea, orkestra bat eta Beasaingo banda kontratatzea eta pilota partida bat egitea adostea. | 1956-03-14 | ||
akta liburua I-024 |
Aldundiaren jakinarazpena, obretarako dirulaguntza ordaintzeari buruz. # Infantadoko dukeari eta Larrañaga anaiei hilerrian esker oneko plakak jartzea adostea, hilerriko obretarako egindako ekarpenak eskertzeko. # Udaletxeko eraikinean obrak egiteko aurkeztutako proposamenak berrikustea, Apalategi anaiei lana emanez. # San Prudentzio ermitako pintura-lana Romualdo Gorrochateguiri ematea. # Jaietarako barrakak non jarri aztertzea. | 1956-02-22 | ||
akta liburua I-024 |
Udaleko eraikineko obrekin lehenbailehen hastea adostea. # Idazkaritzarako idazmakina berria erostea. # San Prudentzio baseliza konpontzeko aurrekontua eskatzea adostea. | 1956-02-08 | ||
akta liburua I-024 |
Herria zeharkatuko duen errepidea eraikitzeko Herri Lanen Buruzagitzak aurkeztutako proiektua aztertzea. # Ordiziako alkatetzaren eskaera onartzea, Jesusen Lagundiaren omenaldirako diru-ekarpena eskatuz. # Leintz-Gatzagako eliza berreraikitzeko obretarako dohaintza onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1956-01-25 | ||
akta liburua I-024 |
Aldundiko obra-ordezkariak amaitutako obrak berrikustea, dagokion dirulaguntza Udalari ordaintzeko. # Hainbat udalen artean ur-mankomunitatea eratzeko proiektua aztertzea. | 1956-01-11 | ||
akta liburua I-024 |
Hilerriko kaperako lanen kitapena berrikustea. # Hainbat fakturaren onarpena. # Telefonistentzako haborokina onartzea. # Hilerriko obretako langileentzako eskupekoa onartzea. | 1955-12-28 | ||
akta liburua I-024 |
Hilerriko kaperan egindako berrikuntzengatik Aurelio Perez Garmendia kontratistak aurkeztutako kitapena onartzea. # Kredituak aldatu eta gaitzeko espedientea onartzea. # Aldundiak obretarako dirulaguntza emango duenaren baieztapena. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-12-14 | ||
akta liburua I-024 |
1956ko ekitaldirako ohiko aurrekontua berrikusi eta onartzea. # Jendaurrean jartzea eta kopia bat Aldizkari Ofizialera bidaltzea adostea. | 1955-12-03 | ||
akta liburua I-024 |
Jose Mugica Aguirre laguntzaile-gordailuzainaren soldata igoera onartzea, 1956ko ohiko aurrekontua aurkeztu ahal izateko. | 1955-11-30 | ||
akta liburua I-024 |
Udalerrian obrak egiteko Gobernadore Zibilari dirulaguntza eskatzea adostea. | 1955-11-23 | ||
akta liburua I-024 |
1956ko ekitaldirako ohiko aurrekontuaren azterketa. # Soldatak eta aurrekontuko hainbat sail berrikustea. | 1955-11-09 | ||
akta liburua I-024 |
Aldundiari eskatutako dirulaguntzaren egoera berrikustea. # Aurelio Perez Garmendia kontratistari hilerriko kapera eraberritzeko enkargua ematea. # 1955eko hirugarren hiruhileko kontuen berrikuspena. | 1955-10-26 | ||
akta liburua I-024 |
Udal aparejadoreak udalerrian egiteko dauden obrei buruz egindako txostenaren irakurketa. # Obren aurrekontuaren berrikuspena. # Obren aurrekontua onartzea eta Aldundiari dirulaguntzak eskatzea adostea. # Hiruhileroko kontuen berrikuspena. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-10-12 | ||
akta liburua I-024 | Osoko Bilkuren Akta liburua, 1955 eta 1959 bitartekoak. I-024 | 1955-09-28 | ||
akta liburua I-024 |
Udalbatza San Migel eguneko mezara joatea adostea. # Zenbait fakturaren onarpena. | 1955-09-28 | ||
akta liburua I-023 |
Hilerria handitzeko erabili den lursaila Jose Luis Azurmendi Zalduari erosteko konpromisoa. # Infantadoko Dukearen dohaintza onartzea hilerriko lursaila erosteko. # Hainbat fakturaren onarpena. # Vicente Abad maisuarentzat izango den opariaren erosketa. | 1955-09-14 | ||
akta liburua I-023 |
Udalerrian egin behar diren obrak berrikustea, Udalak dituen aukera ekonomikoak ikusteko. Eskolako eraikinean obrak egitea, udal hiltegian konponketak egitea, San Prudentzio ermitari atxikitako eraikina konpontzeko beharra, hilerriko kapera konpontzea, Sempereko ubideko zubia eraikitzea eta San Prudentzio auzoan errepidea eraikitzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-08-24 | ||
akta liburua I-023 |
Kersa enpresaren eskaera onartzea estolderia eraikitzeko. # Osasun ikuskariaren idazkia, ur biltegitik gertu dauden oiloak kentzeko eskatuz osasunerako duten arriskuagatik. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1955-08-10 | ||
akta liburua I-023 |
Obra Sindical del Hogarri lursailak lagatzea etxebizitza-multzo bat eraikitzeko. Proiektuaren baldintzak zehaztea. | 1955-08-08 | ||
akta liburua I-023 |
Hilerria handitzeko eta hobetzeko obren inaugurazioa. Aldundiak Udalari dirulaguntza eman dio obrak ordaintzeko. # Vicente Abad maisuari omenaldia egitea eta Udalaren izenean opari bat erostea adostea. | 1955-07-27 |