Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4029 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaAzalpenaHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-023
Zenbait faktura onartzea. # Juventud Femeninako gazteak hegazti-hazkuntzari buruz egiten ari diren ikastarorako dirulaguntza onartzea.
1954-11-13
akta liburua I-023
Udal hauteskundeetarako deialdia iragartzen duen Aldizkari Ofizialaren irakurketa. # Zinegotzi-postu batzuk hutsik gelditzen dira, Juan Maria Estensoro Echeverria, Eusebio Altuna Imaz eta Martin Barrena Jaureguik kargua uzten dutelarik.
1954-10-29
akta liburua I-023
Hiruhileko kontuaren irakurketa, gastu eta diru-sarrerekin.
1954-10-23
akta liburua I-023
Kersa enpresari baimena ematea Beasaindik Lazkaorako errepidean industria-pabiloia eraikitzeko. # Udalaren esker ona Infantadoko Dukeari, hilerria handitzeko lursaila erosteko erakutsi duen nahiagatik. # Hainbat faktura onartzea. # Soldatetan eta haborokinetan dauden aldeen kitapena.
1954-10-09
akta liburua I-023
Enirio Aralar elkartearen bilera deialdia. # Zaldibiako txirrindularitza lasterketarako dohaintza onartzea. # Probintzi Bideen Zuzendaritzari idazkia zuzentzea Lazkaomendiko errepidea konpon dezaten. # Udalbatza San Miguel egunez egingo den meza nagusira joatea adostea. # Donostian egingo den Andre Mariaren elkarretaratzerako ordezkariak izendatzea.
1954-09-25
akta liburua I-023
Gordailuzain-administrari laguntzailearen soldata eta eginbeharretan aldaketak. # Hainbat faktura onartzea.
1954-09-11
akta liburua I-023
Francisco Auzmendi Barandiarani baimena ematea Lopenea etxetik gertu bere lurretan etxe bat eraikitzeko. # Funtzionario publikoei emandako onurei buruzko zirkularraren irakurketa. # Bigarren hiruhileko kontuak onartzea.
1954-08-28
akta liburua I-023
Jose Arruabarrena Iraolak bere okindegia Elosegi kaleko 22 zenbakira eramateko egindako eskaera onartzea. # Patricia Larrañagari baimena ematea Elosegi kaleko 9 zenbakian duen etxeko hondakin-urak estolderia orokorrera isurtzeko. # Lazkaoko eta Olaberriako udalen arteko elkarteak egindako bileraren akta irakurtzea. # Hainbat fakturaren onarpena.
1954-08-14
akta liburua I-023
Felipe Barandiaran Ormazabalek San Prudentzio bidean eraikitzen ari den etxerako ur-hartunea egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. # Obligazioen zozketa. # Taberna bakoitzak ordaindu beharreko kuotak ezartzea. # Udal arielen diru-bilketaren kudeaketari buruzko bi zirkularren irakurketa.
1954-07-24
akta liburua I-023
Zarra futbol jokalariari omenaldia. # Elosegui kaleko 68 zenbakian dagoen etxearen jabe gisa alta ematea Martina Pagola Zabalari eta baja ematea Jose Ayestarani. # Lehen hiruhileko kontuen onarpena.
1954-07-10
akta liburua I-023
Beasain Kirol Elkarteari Semperen jokatutako partidagatik ordainketa barkatzea. # Elias Bereciartu Arruabarrenak eta Lucio Iturrioz Albisuk Elizburu etxerako ur-hartunea egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. # Miguel Jauregui Ayerbek aurkeztutako eskabidea, eraikitzen ari den etxebizitzan ur-hartunea egiteko. # Arantzazuko aita nagusiak eta Oñatiko alkateak egindako bisita, Santutegiko obretarako dirulaguntza eskatzeko. # Hilerriko obrak nola doazen berrikustea. # Ikasturte amaierako eskola…
1954-06-26
akta liburua I-023
Beasaingo Udalaren eskaera, Semperen jokatutako partiduari dagokion zenbatekoaren ordainketari buruz. # Jose Antonio Insaustik Elosegi kaleko 29 zenbakian duen lursailaren erosketaren gaia aztertzea. # San Prudentzio jaietako bizikleta lasterketaren kitapena. # Hiruhileroko kontuaren irakurketa.
1954-06-12
akta liburua I-023
Miguel Jauregui Ayerbek Elosegui kalean etxebizitza bat eraikitzeko eskatutako baimena ematea.
1954-05-31
akta liburua I-023
Funtzionarioen soldata berriei buruzko Aldizkari Ofizialaren irakurketa. # Udaleko langileentzako soldata kopuruen azterketa. # Baimena ematea Pedro Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian bizikletak alokatzeko eta konpontzeko lantegi bat irekitzeko. # Baimena ematea Tomas Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian janari-denda bat irekitzeko. # Fidel Aguirre Dorronsororen eskaera onartzea, Elosegui kaleko 48 zenbakian janari-denda bat irekitzeko.
1954-05-22
akta liburua I-023
Ogasun ordezkariaren jakinarazpena, 1954ko ekitaldiko ohiko aurrekontua onartzen duena. # Jose Antonio Insausti Tolosari lursaila saltzea onartzea. # Beasain Kirol Elkarteak eskatutako txirrindularitza-lasterketarako dohaintzaren onarpena. # Medikuaren etxea eraikitzeko gaia jorratzea.
1954-05-08
akta liburua I-023
Etxean obrak egiten ari diren bitartean Agustin Chapartegui, maisuaren gelan bizi ahal izateko, Felix Mendia maisuak egindako eskaera onartzea. # Alejandro Oyarbide Odriozolaren eskaera Elosegi kaleko 72 zenbakian harategia irekitzeko. # Landa eta hiri lurren jabetza eskualdatzeko espedienteak onartzea.
1954-04-24
akta liburua I-023
Gobernadore Zibilak medikuaren etxea eraikitzeari buruz deitutako bilera. # Jose Larrañagak bizi den etxeagatik ordaindu behar duen errentaren arazoa aztertzea. # Hilerriko obretarako komisioa izendatzea. # San Prudentzio jaietarako egitaraua berrikustea. # Zergadunei kobratu beharreko zenbatekoak aztertzea eta proposamena prestatzea.
1954-04-10
akta liburua I-023
San Prudentzio jaiak antolatzea, bizikleta lasterketa prestatzea adostuz. # Sempereko zelaian jokatutako partidagatik diru bilketa zehaztea.
1954-03-27
akta liburua I-023
Gobernu Zibilaren idazkia, Lazkao eta Olaberriako Udalen arteko elkartea onartzeari buruzkoa. # Beasaingo Kirol Elkartearen gutuna, Sempereko zelairako dirulaguntza eskatzeko. # Zenbait faktura onartzea.
1954-03-13
akta liburua I-023
1954ko ekitaldirako ohiko aurrekontua behin betiko onartzea. # Aurrekontua arautu behar duten ordenantza fiskalak onartzea.
1954-02-27