Sailkapen berria: ANTOLAKETA POLITIKOA ETA ESKUMENAK
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4048 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-023 |
Zarra futbol jokalariari omenaldia. # Elosegui kaleko 68 zenbakian dagoen etxearen jabe gisa alta ematea Martina Pagola Zabalari eta baja ematea Jose Ayestarani. # Lehen hiruhileko kontuen onarpena. | 1954-07-10 | ||
akta liburua I-023 | Beasain Kirol Elkarteari Semperen jokatutako partidagatik ordainketa barkatzea. # Elias Bereciartu Arruabarrenak eta Lucio Iturrioz Albisuk Elizburu etxerako ur-hartunea egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. # Miguel Jauregui Ayerbek aurkeztutako eskabidea, eraikitzen ari den etxebizitzan ur-hartunea egiteko. # Arantzazuko aita nagusiak eta Oñatiko alkateak egindako bisita, Santutegiko obretarako dirulaguntza eskatzeko. # Hilerriko obrak nola doazen berrikustea. # Ikasturte amaierako eskola… | 1954-06-26 | ||
akta liburua I-023 |
Beasaingo Udalaren eskaera, Semperen jokatutako partiduari dagokion zenbatekoaren ordainketari buruz. # Jose Antonio Insaustik Elosegi kaleko 29 zenbakian duen lursailaren erosketaren gaia aztertzea. # San Prudentzio jaietako bizikleta lasterketaren kitapena. # Hiruhileroko kontuaren irakurketa. | 1954-06-12 | ||
akta liburua I-023 |
Miguel Jauregui Ayerbek Elosegui kalean etxebizitza bat eraikitzeko eskatutako baimena ematea. | 1954-05-31 | ||
akta liburua I-023 |
Funtzionarioen soldata berriei buruzko Aldizkari Ofizialaren irakurketa. # Udaleko langileentzako soldata kopuruen azterketa. # Baimena ematea Pedro Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian bizikletak alokatzeko eta konpontzeko lantegi bat irekitzeko. # Baimena ematea Tomas Mendia Zubizarretari Elosegui kaleko 66 zenbakian janari-denda bat irekitzeko. # Fidel Aguirre Dorronsororen eskaera onartzea, Elosegui kaleko 48 zenbakian janari-denda bat irekitzeko. | 1954-05-22 | ||
akta liburua I-023 |
Ogasun ordezkariaren jakinarazpena, 1954ko ekitaldiko ohiko aurrekontua onartzen duena. # Jose Antonio Insausti Tolosari lursaila saltzea onartzea. # Beasain Kirol Elkarteak eskatutako txirrindularitza-lasterketarako dohaintzaren onarpena. # Medikuaren etxea eraikitzeko gaia jorratzea. | 1954-05-08 | ||
akta liburua I-023 |
Etxean obrak egiten ari diren bitartean Agustin Chapartegui, maisuaren gelan bizi ahal izateko, Felix Mendia maisuak egindako eskaera onartzea. # Alejandro Oyarbide Odriozolaren eskaera Elosegi kaleko 72 zenbakian harategia irekitzeko. # Landa eta hiri lurren jabetza eskualdatzeko espedienteak onartzea. | 1954-04-24 | ||
akta liburua I-023 |
Gobernadore Zibilak medikuaren etxea eraikitzeari buruz deitutako bilera. # Jose Larrañagak bizi den etxeagatik ordaindu behar duen errentaren arazoa aztertzea. # Hilerriko obretarako komisioa izendatzea. # San Prudentzio jaietarako egitaraua berrikustea. # Zergadunei kobratu beharreko zenbatekoak aztertzea eta proposamena prestatzea. | 1954-04-10 | ||
akta liburua I-023 |
San Prudentzio jaiak antolatzea, bizikleta lasterketa prestatzea adostuz. # Sempereko zelaian jokatutako partidagatik diru bilketa zehaztea. | 1954-03-27 | ||
akta liburua I-023 |
Gobernu Zibilaren idazkia, Lazkao eta Olaberriako Udalen arteko elkartea onartzeari buruzkoa. # Beasaingo Kirol Elkartearen gutuna, Sempereko zelairako dirulaguntza eskatzeko. # Zenbait faktura onartzea. | 1954-03-13 | ||
akta liburua I-023 |
1954ko ekitaldirako ohiko aurrekontua behin betiko onartzea. # Aurrekontua arautu behar duten ordenantza fiskalak onartzea. | 1954-02-27 | ||
akta liburua I-023 |
1954ko jardunaldirako ohiko aurrekontuaren proiektua prestatzea. | 1954-02-13 | ||
akta liburua I-023 |
Luxuzko kontsumo zergari buruzko erabakiak. | 1954-01-23 | ||
akta liburua I-023 |
Toki-ogasunaren erreformaren legearen irakurketa. | 1954-01-09 | ||
akta liburua I-023 |
Bizikletak konpontzeko eta alokatzeko tailer bat ezartzeko Fidel Aramburu Garmendiaren eskaera onartzea. # Funtzionarioentzako haborokinei buruzko zirkularra. # Kreditu-transferentziak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1953-12-26 | ||
akta liburua I-023 |
Jose Luis Azurmendiri hilerria handitzeko lursaila erostea. # Jose Antonio Insaustiren eskaera Udalari bere etxe ondoko lursaila erosteko. # Udal bulegoetarako kalkulagailua erostea onartzea. # Hiruhileroko kontuaren irakurketa. | 1953-12-12 | ||
akta liburua I-023 |
Eskerrak ematea Gobernadore Zibilari eta Aldundiari obrak egiteko emandako dirulaguntzengatik. # Hilerriko obrak egiteko proposamenak aztertzea eta Jose Lizarazuri esleitzea. | 1953-11-28 | ||
akta liburua I-023 |
Aldundiaren zirkularra, landa-aberastasunaren katastroa eratzeari buruz eta udalerri bakoitzak eman beharreko zenbatekoaren inguruan. | 1953-11-14 | ||
akta liburua I-023 | Gordailuzain-administrari laguntzaile eta aguazil-zerga biltzaile lanpostuetarako oposaketen emaitzak. # Jose Mugica Aguirre izendatzen da gordailuzain-administrari lanposturako eta Jose Madariaga Elicegui aguazil-zerga biltzaile lanposturako. # Mugimenduko Buruzagitzaren jakinarazpena, hilerrian eta ur-horniduran hobekuntzak egiteko dirulaguntza emateko. # Hainbat zergen kuotak finkatzea. # Felipe Zufiriaren idazkia, futbol-partiden ondorioz baloiak erorita plazatik gertu dagoen bere baratzean… | 1953-10-10 | ||
akta liburua I-023 |
San Migel egunean ospatuko den meza nagusira Udalbatza joatea adostea. # Txistularientzako eskupekoa onartzea. # Elosegi kaleko 66 zenbakiko etxea Jesus Larrañaga Mugicaren izenean jartzea adostea. # Oposaketak ospatzeko eguna finkatzea. | 1953-09-26 |