Sailkapen berria: ANTOLAKETA POLITIKOA ETA ESKUMENAK
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4048 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-023 |
Altune aldea ondoan etxebizitza eraikitzeko Jose Maria Sarriegui Sarrieguiren eskaera onartzea. # Beasaingo Kirol Elkartearentzat dohaintza onartzea. # Zubigoena baserritik gertu dagoen zubian konponketak egiteko hainbat herritarrek aurkeztutako dirulaguntza eskaera. # Elektrizitate-horniduraren faktura onartzea. # Banku Zentralari ordainketak egitea Miguel Eloseguiren ondarearen kudeaketagatik. | 1952-05-24 | ||
akta liburua I-023 |
Teresa Iraola Nazabalen idazkia, frontoian obrak egitean bere baratzean izandako kalteengatik kalte-ordaina eskatzeko. # Guardia Zibilari jakinaraztea Ignacio Estalak kontatutako Biok bat baserrian izandako gertakaria. # Martin Tolosa Jaureguiren idazkia, Elosegi kaleko 6 zenbakian bere etxea aireztatzea eragozten duen estalpe bat dagoela salatzeko. # Murua eta Aracama merkatariek egindako zergen inguruko eskaera. # San Prudentzio ermitaren ondoko etxearen jabetzari buruzko gaia aztertzea. | 1952-05-10 | ||
akta liburua I-023 |
Hainbat fakturaren onarpena. # Zergadunen zerrendetan aldaketak egiteko espedienteak onartzea. | 1952-04-26 | ||
akta liburua I-023 |
Jesus Luzuriaga Mugicak Begiristainberritik gertu etxea eraikitzeko egindako eskaera onartzea. # San Prudentzio jaietarako egitaraua aztertu eta onartzea. | 1952-04-12 | ||
akta liburua I-023 |
Udal izaerako hautapenezko gorteetan prokuradorea hautatzeko Udaleko konpromisarioa aukeratzeko bozketa, Juan Maria Estensoro Echeverria izendatuz. | 1952-04-03 | ||
akta liburua I-023 |
Elias Dorronsoro Ezcurdiak Lazkaotik Olaberrirako errepidean etxebizitza bat eraikitzeko egindako eskaeraren azterketa. | 1952-03-29 | ||
akta liburua I-023 |
Probintziako diputatua hautatzeko Udaleko konpromisarioa aukeratzeko bozketa, Juan Garmendia Aramburu izendatuz. | 1952-03-16 | ||
akta liburua I-023 | Osoko Bilkuren Akta liburua, 1952 eta 1955 bitartekoak. I-023 | 1952-03-15 | ||
akta liburua I-023 |
Iribetxikiko zubia berritzeko Joaquin Peña Erausquini dirulaguntza ematea. # Eukaristia Batzarrerako dirulaguntza eskaera ukatzea. # Beasaingo Alkatetzak bidalitako komunikazioren irakurketa, Guardia Zibileko langileei emandako medikamentuengatik ordaindu beharreko zenbatekoa adierazten dena. # Zenbait faktura onartzea. # Irakasleentzako ostatua ordaintzeko diru kopurua finkatzea. # Erroldaren urteroko zuzenketa. | 1952-03-15 | ||
akta liburua I-022 |
Miguel Insausti Insausti eta Donato Martin Mercerori soldadutzara joateko luzapenak onartzea. | 1952-03-01 | ||
akta liburua I-022 |
Juan Maria Estensoro Echeverria zinegotzia udalbatzako sindiko izendatzea eta Juan Larrañaga Eguibar ordezkari izendatzea Lehen Hezkuntzako Tokiko Batzordean udalbatza ordezkatzeko. # San Prudentzioko jaietarako datak jartzea. # Gipuzkoako Antolamendu Planaren Batzordearen jakinarazpena, ordaindu gabeko zenbatekoak erreklamatzen dituena. | 1952-02-16 | ||
akta liburua I-022 |
Udalbatza eratzea eta aukeratutako zinegotzien kargu hartzea: Juan Garmendia Aramburu, Juan Larrañaga Eguibar, Jose Maria Garmendia Urteaga, Juan Maria Estensoro, Martin Barrena Jauregui eta Eusebio Altuna Irizar. # Udalbatzarreko batzordeak izendatzea. | 1952-02-03 | ||
akta liburua I-022 |
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren zirkularraren irakurketa, funtzionario lanpostu deialdi berriak iragar ez daitezen. # Peoi lanerako jornala finkatzea. | 1952-01-26 | ||
akta liburua I-022 |
Ogasun Ordezkaritzak gastu eta diru-sarreren ohiko aurrekontua onartzea. | 1952-01-12 | ||
akta liburua I-022 |
Zenbait fakturaren onarpena. # Tomas Aguadok errentan hartua duen lursailerako urteko errenta ezartzea. | 1951-12-29 | ||
akta liburua I-022 |
Etxerik ez duten irakasleentzako diru-kopurua finkatzea. # Lazkaomendiko eskolako eraikinean egin beharreko konponketetarako aurkeztutako aurrekontuen onarpena. # 1952ko ekitaldirako aurrekonturako egindako aldaketak zehaztea. | 1951-12-11 | ||
akta liburua I-022 |
Indarrean dagoen aurrekonturako kreditu osagarriaren proposamena onartzea. | 1951-12-01 | ||
akta liburua I-022 |
Maria del Carmen Arregui Fernandez praktikante eta emagin karguaz jabetzea. # Lazkaomendiko eskolako eraikinean haizeak eragindako kalteak aztertzea. # Hezkuntza Nazionaleko ministroari igorritako eskaera, mapak eta eskola-materiala bidaltzeko eskatuz. | 1951-11-17 | ||
akta liburua I-022 |
1952ko ekitaldiko ohiko aurrekontua prestatzea, gastu eta diru-sarrerak zehaztuta. | 1951-11-10 | ||
akta liburua I-022 |
1952ko ekitaldiko ohiko aurrekontua prestatzeko hainbat alderdi aztertzea . # Idazkariarentzat, Arte eta Lanbide Eskolako irakasleentzat eta emaginarentzat soldatak finkatzea. | 1951-11-03 |