Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-024 | Celestino Aracamari baimena ematea Elosegi kaleko 24 zenbakian aparatu elektrikoak saltzeko denda irekitzeko. # Jose Antonio Insausti Tolosari baimena ematea Elosegui kaleko 20 zenbakian dagoen lokalean erakusleiho bat irekitzeko. # Larrañaga Mugicari baimena ematea Elosegi kaleko 16 zenbakian obrak egiteko. # Francisco Alvar Salgadori baimena ematea Lazkaomendiko errepidean jostundegi bat irekitzeko. # Laguntza ekonomikoa ematea seminarioaren egunerako. # Farmazialariaren eta albaitariaren… | 1958-12-06 | ||
akta liburua I-024 |
Maisu maistra bakoitzari dirulaguntza bat ematea Donostian egingo den maisuaren eguneko ospakizunera joan ahal izateko. # Vicente Abad maisuari helduen eskolarako materialaz arduratzeko ahalmena ematea. # 1959ko ekitaldirako industria-kontribuzioan errekargua ezartzea. # Urriko gastu eta diru-sarrerak onartzea. # Hirugarren hiruhileko gastu eta sarreren kitapena onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1958-11-15 | ||
akta liburua I-024 |
1959ko ekitaldiko aurrekontu-proiektuaren diru-sarreren eta gastuen irakurketa. # Aurrekontua onartzea, jendaurrean jartzea eta kopia bat Aldizkari Ofizialera bidaltzea adostea. # Jose Arruabarrena Iraolari bere baratzea Agauntza ibaiaren eskuineko ertzean berreraikitzeko baimena ematea. # Herrian eraikuntzak egin dituzten guztiek dagokion tasa ordainarazteko dokumentazioa aurkezteko eskaera. | 1958-11-03 | ||
akta liburua I-024 | Jose Madariaga Elicegui diru-biltzaile aguazilari bosturtekoa onartzea eta familia-laguntza handitzea. # Aldundiak hainbat dirulaguntza ematea. # Iraileko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Jesus Larrañaga Mugicak emandako mailegua onartzea Urbaraundiko hodiak eragindako gastuak ordaintzeko. # Lazkaomendiko eskolako garbiketa-gastuen ordainketa. # Urbaraundiko lanengatik ordaindu beharreko soldatak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. # Doluminak ematea Pio XII.a aita santuaren… | 1958-10-18 | ||
akta liburua I-024 |
Hilerriko lursailen behin betiko kontzesioak aztertzea. # Lazkao eta Beasain arteko mugekin aurkeztutako planoa aztertzea. # Juan Apaolaza Esnaolari Beasaindik Etxarri Aranatzerako errepidean etxebizitzak eraikitzeko baimena ematea. # Aldundiaren jakinarazpena, hiltegiko obretarako dirulaguntza emateko. # Zenbait faktura onartzea. | 1958-10-04 | ||
akta liburua I-024 |
Ariel probintzialen errekarguaren banaketa onartzea. # CAF enpresari hainbat eraikinen planoak eskatzea. # Francisco Auzmendi Barandiarani Lopenea etxearen aurri-txostena aurkezteko eskatzea. # Aguazilari eskainitako laguntza-zerbitzuengatik Angel Jauregui Unsaini ordainketa egitea. # Abuztuko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1958-09-20 | ||
akta liburua I-024 |
Udal-ordainarazpenen ordenantzetan aldaketak onartzea. # Luxuzko kontsumoaren tasak onartzea. # Juan Miguel Rezola arkitektoa Hirigintza Antolamenduko Planerako plegua prestatzeko izendatzea. # Angel Jaureguik hilerriko arduradun izateari uko egitea onartzea. # Marcos Mauro Vitoresen idazkia, Errotatxiki etxean eraberritzeak egin ahal izatea eskatuz. # Udal ondarearen inbentarioa aztertzea erabakitzea. # Zenbait fakturaren onarpena. | 1958-09-06 | ||
akta liburua I-024 | Industrialariei motorren eta gainerako gailuen aitorpena aurkezteko eskaera egitea dagokion tasaren ordainarazpena egiteko. # Arruabarrena eta Urteagari Alhondigan bulegoetarako lokal txiki bat alokatzeko baimena ematea. # Juana Irizar Larrañagaren eskaera onartzea Elosegi kaleko 54 zenbakiko bere etxean obrak egiteko. # Orobioene etxeko leihoak konpontzea. # Jose Mugica Aguirreri ahalmena ematea errekarguen kitapenean udalerriari dagozkion zenbatekoak Ogasuneko Diruzaintzan jasotzeko. #… | 1958-08-16 | ||
akta liburua I-024 |
Herminio Marquesek aurkeztutako eskabidea, Elosegi kaleko 8 zenbakian duen etxeko fatxada konpontzeko. # Mutrikuko kaltetuentzako dirulaguntza ematea onartzea. # Gordailuzainak aurkeztutako hiruhileroko kontua onartzea. # Hodi berriak jartzea ur-eroanbidean. # Aiaiturrietako iturburutik ura ekartzeko proiekturako ekarpena finkatzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1958-08-02 | ||
akta liburua I-024 |
San Inazioko ur-hartuneko obren likidazioa. # Mutrikuko kaltetuentzako dirulaguntza eskatzeko zirkularra. # Estatuak eta Aldundiak eskola-eraikuntzetarako sinatutako hitzarmenari buruzko dekretuaren irakurketa. # Lopenea etxearen aurri-deklarazioa egiteko Francisco Auzmendi Barandiaranen eskaera. # Ekaineko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Hainbat faktura onartzea. | 1958-07-19 | ||
akta liburua I-024 |
Telefonista karguak berrikustea, gaur egungoak adinekoak direlako. # San Inazioko etxeetako ur zerbitzuko akatsak berrikustea. # San Inazioko etxebizitza Maria del Carmen Arregui Fernandez praktikanteari ematea. # Hodiak erostea onartzea. # Vicente Abad maisuarentzat domina erostea. # Ordiziako bizikleta lasterketarako dirulaguntza ematea. # Udalerrian egin beharreko obren zerrenda prestatzea Foru Aldundira bidaltzeko. # Hainbat faktura onartzea. | 1958-07-05 | ||
akta liburua I-024 |
Txistulari bandarekin hitzarmena sinatzea. # Francisco Irizar Azpeitiari jakinaraztea hainbat urtetako argiaren gaineko zerga ordaindu gabe duela. # Biztanle erroldaren zuzenketa onartzea. # Maiatzeko gastu eta diru-sarrerak onartzea. # Zenbait fakturaren onarpena. | 1958-06-21 | ||
akta liburua I-024 | Larrañagak Elosegi kaleko 70 zenbakian duen etxean ur-hartunea egiteko egindako eskaera onartzea. # Jose Izaguirre Labacak Zubietxeaundi baserria eraberritzeko egindako eskaera onartzea. # Hodiak hornitzeko eskaintza aztertzea. # Ureztatzeko hainbat aho konpontzea. # Ur-kontagailu berriak ezartzea. # Administratzaile-biltzaileak ur zerbitzuaren kontrola ere bere gain hartzean duen gehiegizko lanari irtenbidea bilatzea. # Udal-funtsetatik Vicente Abad maisuari emandako domina ordaintzea. #… | 1958-06-07 | ||
akta liburua I-024 |
Ataungo, Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako udalerrien artean ur mankomunitate bat sortzeko prozesuan egindako urratsen berrikuspena eta akordioa gauzatzeko baldintzen errepasoa. # Txistulari banda bat sortzea. # Pedro Insausti Echeverriari San Prudentzion eraikitzen ari den etxerako ur-hartunea egiteko baimena ematea. # Beasaingo Kirol Elkarteari dirulaguntza ematea bizikleta lasterketa antolatzeko. # Apirileko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1958-05-17 | ||
akta liburua I-024 |
Urbaraundiako ur-emaria handitzeagatik hodiak berritzea onartzea. # Eskolarako eraikin berria eraikitzeko proposamena aztertzea. # Bidea hobetzeko proiekturako baimena ematea. # Iturrioz anaiek San Prudentzion etxebizitzak eraikitzeko aurkeztutako proiektuaren azterketa. | 1958-05-03 | ||
akta liburua I-024 |
Herriko jaietan barrakak jartzeko enkantea egitea. # Herriko jaietako egitarauaren berrikuspena. # Manuel Higuera Morenori dirulaguntza ematea Tetuanera joan ahal izateko. # San Juan jaiak prestatzeko arduradun Zurutuza zinegotzia izendatzea. # Martxoko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Hainbat faktura onartzea. | 1958-04-19 | ||
akta liburua I-024 |
Herriko jaien egitaraua onartzea. # Txirrindularitza-lasterketarako dirulaguntza ematea. # Jose Saizabal Arocenari Telleri etxearen ondoan ur-hartunea egiteko baimena ematea. # Fructuoso Gutierrez Ayestarani Elbarreneko Errekalde etxean bizikletak konpondu eta alokatzeko lantegi bat irekitzeko baimena ematea. # Hainbat faktura onartzea. | 1958-04-05 | ||
akta liburua I-024 |
Ataun, Beasain, Lazkao eta Ordiziako herrietako mankomunitatean ura ekartzeko proiektuari buruzko bilera. | 1958-03-25 | ||
akta liburua I-024 |
Probintziako diputatuak hautatzeko Udaleko konpromisarioa aukeratzeko bozketa, Juan Beguiristain Izaguirre aukeratua izan delarik. # Gorteetako prokuradoreak hautatzeko Udaleko konpromisarioa aukeratzeko bozketa, Juan Beguiristain Izaguirre hautatua izan delarik. | 1958-03-23 | ||
akta liburua I-024 |
Ataun, Beasain, Lazkao eta Ordiziako herrietako mankomunitatean ura ekartzeko proiektuari buruzko bilera. # Proiektuaren onarpena berrestea. # Proiektua finantzatzeko dirulaguntzak aztertzea. # Obrak burutzeko aurrekontua. | 1958-03-22 |