Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-025 | Rosario Irastorza Izaguirre umezurtza Probintziako Benefizentziaren ardurapean gelditzen da. # Ur kontagailuak instalatzeko zerbitzua ematen duten enpresak aztertzea. # Aldundiaren komunikazioa Aiaiturrietako urak ekartzeko Ataun, Lazkao, Beasain eta Ordizia arteko ur mankomunitaterako laguntza onartzen duena. # Urbaraundiko obrengatik ordaintzeke dagoen kontuaren kitapena. # 1959ko laugarren hiruhileko kitapena Aldizkari Ofizialean argitaratzea. # Udalaren eraikinaren garbiketa onartzea. #… | 1960-04-02 | ||
akta liburua I-025 | Concepción Alonsok aurkeztutako eskaera, Elosegui kaleko 66 zenbakian ate bat irekitzeko. # San Prudentzioko jaien egitarauaren prestaketa. # Orkestra kontratatzea, aizkolarien proba egitea, txirrindularitza proba eta pilota partida adostea. # Barraketarako lurren enkanterako baldintzak zehaztea. # Jose Mugica Aguirreri ahalmena ematea Ogasun Ordezkaritzan udalari dagozkion kopuruak kobratzeko. # Soldadutzarako luzapen-espedienteak onartzea. # Otsaileko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. #… | 1960-03-18 | ||
akta liburua I-025 |
Gipuzkoako Jabetza Administrazioaren jakinarazpena, hiri-aberastasunaren zergan egindako kitapenari buruzkoa. # Jaietarako barraken kokapena enkante publikora ateratzea. # CAF enpresak argiaren kontsumoagatik aurkeztutako faktura berrikustea. # Argiteria publikoaren udal zergagatik kopuru bat jasotzea. # Hainbat faktura onartzea. # Hurrengo bilkurarako eguna aurreratzea adostea. | 1960-03-05 | ||
akta liburua I-025 |
Herriko jaietan barrakak jartzeko lizentziak ematea. # Trafikoan ibilgailuen abiadura erregulatzeko seinaleak jartzea adostea. # Hainbat faktura onartzea. # Urtarrileko gastuak eta sarrerak onartzea. | 1960-02-20 | ||
akta liburua I-025 |
Jose Domingo Izaguirre zabor-bilketaren arduradunarentzat laguntzaile bat kontratatzea adostea. # Jose Ramon Zurutuza Muruaren zerbitzuak luzatzea ordenantza eta zergen ikuskatzaile gisa. # Gipuzkoako Jabetza Administrazioaren ofizioen irakurketa, Udalari ikuskapen-funtsean sartzea dagokion zenbatekoei buruzkoak. # Felipe Zufiriak aurkeztutako ordainagiria onartzea, udaletxeko teilatua konpontzeko teilak erosteagatik. # 1959ko laugarren hiruhileko kontuak onartzea. # Zenbait faktura onartzea. | 1960-02-06 | ||
akta liburua I-025 |
Udalbatza urtean zehar zein erlijio-ospakizunetara joango den erabakitzea. # 1959ko ohiko aurrekontuaren kitapena behin-behinean onartzea. # 1959ko abenduko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Praktikantearen kontsultetarako lokalaren arazoa aztertzea. # Peoi lanerako soldata zehaztea. # Ezohiko aurrekontuaren kitapena onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1960-01-16 | ||
akta liburua I-025 |
Erregeen kabalgata antolatzeko dirulaguntza ematea. # San Inazioko etxebizitzetarako bidea konpontzeko azterlana egitea adostea. # Zaborrak biltzeko zerbitzuaren hasiera. | 1960-01-02 | ||
akta liburua I-025 |
Aparteko ordainsaria ematea plantillako funtzionarioei. # Funtzionarioei diru-kopuru bat ordaintzea hiri-aberastasunaren eta landa-aberastasunaren gaineko zergen bilketagatik. # Eguzkialdeko zubia konpontzeko gastuen kitapena. # Urbaraundiko soldaten gastuen azterketa. # Urbaraundiko hornidura-fakturak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1959-12-31 | ||
akta liburua I-025 | Hiri-aberastasunari dagokion zerga eta estolderia ikuskatzeko tasak biltzea. # Zabor-bilketako zerbitzua ezartzea, arduraduna Jose Domingo Izaguirre Arruabarrena izango delarik. # Zaborra biltzeko orga eraikitzeko Joaquin Irizarrek aurkeztutako aurrekontua onartzea. # Zabor-bilketako zerbitzua emateko egunak eta orduak ezartzea. # Luis Suquia haurraren egonaldiengatik Beasaingo alkatetzaren kitapena onartzea. # Industria-kontribuzioko kontuen gaineko errekargua ezartzea 1960ko ekitaldirako. #… | 1959-12-19 | ||
akta liburua I-025 | Hijos de Albisu enpresaren gutuna, argiteria publikoaren fakturazioari buruzkoa. # Seminarioa eraikitzeko laguntza ekonomikoa ematea onartzea. # Lurralde-aberastasunaren ekarpenean parte hartzearen kitapena. # Ogasun Ordezkaritzaren jakinarazpena, 1960ko ohiko aurrekontua onartzen duena. # Aldundiaren idazkia, produktu garbiaren errekargua kobratzeari eta probintziako aberastasunaren arbitrioa likidatzeari buruzkoa. # Kredituak gaitzea. # Zaborrak biltzeko orgarako aurrekontua onartzea. #… | 1959-12-05 | ||
akta liburua I-025 |
Ataun, Lazkao, Beasain eta Ordiziako ur mankomunitateko obren ziurtagiriak. # Gobernadore Zibilaren zirkularra, luxuzko kontsumo-zerga ordainarazteko ordenantzari buruzkoa. # 1960ko ekitaldiko ohiko aurrekontuaren Ogasun Ordezkaritzaren onarpena. # Falta diren ur-kontagailuak jartzea eta matxuratutakoak berritzea. # Hainbat faktura onartzea. # Urriko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. | 1959-11-21 | ||
akta liburua I-025 |
Maisuaren egunerako laguntza eskatzeko zirkularraren irakurketa. # Udaletxeko teilatuaren lanak Ignacio Irizar Navasi ematea. # Zabor-bilketarako orga eraikitzeko aurrekontua eskatzea. # Segundo Garmendia Garmendiari bodegoiaren ustiapenean baja ematea. # Enirio Aralar Elkartearen bilerarako deialdia. # Hiltegirako zerbitzu-orduak zehaztea. # Hainbat faktura onartzea. # Bulegorako hiztegia erostea. | 1959-11-07 | ||
akta liburua I-025 |
Pascual Madrazori baimena ematea Elosegi kaleko 68 zenbakiko etxearen fatxadan agente den aseguru-etxea iragartzeko errotulu bat jartzeko. # Udaletxeko teilatuan obrak egiteko lehiaketa onartzea. # Udaleko kideek zaborra biltzeko araudiari proposamenak egitea erabakitzea. # Hilerria garbitzea. # Iraileko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Hirugarren hiruhileko kontuak onartzea. # Hainbat fakturaren onarpena. | 1959-10-17 | ||
akta liburua I-025 |
1960ko ekitaldiko ohiko aurrekontua behin betiko onartzea. # Aurrekontua jendaurrean jartzea eta kopia bat Aldizkari Ofizialera bidaltzea adostea. | 1959-10-08 | ||
akta liburua I-025 |
Luxuzko kontsumo-zerga kobratzeagatik zenbait bizilagunek aurkeztutako idazkiaren irakurketa. # Gobernadore Zibilaren zirkulazio arauei buruzko zirkularra. # Zenbait faktura onartzea. | 1959-10-03 | ||
akta liburua I-025 |
Fernandezen panteoia konpontzeko aurrekontua onartzea. # Abuztuko gastuen eta sarreren irakurketa. # Udalbatza San Migel eguneko mezara joatea adostea. # Funtzionarioen gaixotasun-aseguruaren kuotak onartzea. # Zenbait fakturaren onarpena. # Zaborra biltzeko tasak ordainarazteko ordenantza onartzea. | 1959-09-19 | ||
akta liburua I-025 |
Ezohiko aurrekontuaren behin betiko bozketa. # Gastuen eta diru-sarreren irakurketa osoa. # Jendaurrean jartzea eta kopia bat Aldizkari Ofizialera bidaltzea adostea. # 1960ko ekitaldirako ohiko aurrekontua onartzea. | 1959-09-07 | ||
akta liburua I-025 | Generoso Martin Garciak San Prudentzion bere jabetzako lurretan oilategia eraikitzeko aurkeztutako eskaera. # Eskola nazionalak zuritzeko lana Juan Miguel Arruabarrenari esleitzea. # Lazkaomendiko maistra Maria Begoña Sanchez Nietok kargua uztea. # Errenten eta ordainarazpenen ikuskatzaileari adostutakoa ordaintzea. # Idazkariarentzako bosturteko baten gehikuntza onartzea. # Maria Milagros Insausti Albisu neskatoa bere desgaitasunari egokitutako leku batean egoteko egonaldiaren zati bat Udalak… | 1959-09-05 | ||
akta liburua I-025 | Eguzkialdeko zubiaren konponketa adostea. # Luxuzko kontsumo-zergaren kobrantza onartzea. # Errenten eta ordainarazpenen ikuskatzaileari hitzartutakoa ordaintzea. # Medikuen partiduen sailkapenaren irakurketa. # Elbarrena auzoko 5 zenbakian tailer mekaniko bat ezartzeko Juan Larrearen eskaera onartzea. # Severiano Peña Barandiarani baimena ematea Iribetxiki baserria eraberritzeko eta handitzeko. # Uztaileko gastuak eta diru-sarrerak onartzea. # Bigarren hiruhileko kontuak onartzea. # Hainbat… | 1959-08-17 | ||
akta liburua I-025 |
Udalerrian hainbat obra egin ahal izateko ezohiko aurrekontuaren proiektua onartzea. | 1959-08-06 |