Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-005 |
Jose Joaquin de Ormazabalek, bere aita zenduaren diruzain postuaren ordezkari gisa, 1862 urteari dagozkion kontuak aurkezten ditu. | 1864-02-21 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Maria de Sasiainbarrenaren eskaera onartzea, olioa berriz ere enkante publikoan ateratzeko eskatuz. | 1864-01-06 | ||
akta liburua I-005 |
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egiten da. Ardoaren enkantea onartzeko Leoncio de Sarasola eskaintzen da. Nafarroako pattarraren enkantea onartzeko Antonio de Barandiaran eskaintzen da. Kataluniako pattarra eta likoreen enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da. Olioaren enkanterako ez da eskaintzailerik onartzen. # Ongintzako udal batzarraren izendapena adosten da. | 1863-12-27 | ||
akta liburua I-005 |
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin eta ez da eskaintzailerik aurkezten. | 1863-12-26 | ||
akta liburua I-005 |
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin eta ez da eskaintzailerik aurkezten. | 1863-12-25 | ||
akta liburua I-005 |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, pattar, likore eta ardo hornidurak errematatzeko baldintzen onespenarekin. | 1863-12-19 | ||
akta liburua I-005 |
Ardoaren, Nafarroako eta Kataluniako pattarraren eta likoreen arielak eta bale, bakailao eta sardina olioaren arielak jendaurreko enkantean ateratzea erabakitzen da. Enkanterako baldintzak ezartzen dira eta agintari gorenari bidaltzea adosten da, onar ditzan. | 1863-12-08 | ||
akta liburua I-005 |
Gobernadoreak bidalitako ofizio baten irakurketa, barrutiko diputatu eta gorteetarako hautesleen zerrenden inguruan. | 1863-12-07 | ||
akta liburua I-005 |
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako hirugarren enkantean jarri ondoren, Jose Fernando de Zufiria eskaintzen da enkantea onartzeko. | 1863-10-11 | ||
akta liburua I-005 |
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako bigarren enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten. | 1863-10-04 | ||
akta liburua I-005 |
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako lehen enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten. | 1863-09-27 | ||
akta liburua I-005 |
Gobernadorearen zirkularraren irakurketa, parrokia bakoitzean batzar bat izendatzeko eskatuz, Manilan gertatutako lurrikaragatik laguntza emateko dohaintzak biltzeaz arduratzeko. Batzarrerako ordezkariak izendatzen dira. # Agustin Urteagaren ordainketa onartzea. | 1863-09-20 | ||
akta liburua I-005 |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, kontzeju-etxea eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzen inguruan. | 1863-08-23 | ||
akta liburua I-005 |
Kontzeju-etxe nagusia eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzak ezartzea eta baldintza horiek onartzeko agintari gorenari bidaltzea adostea. | 1863-08-09 | ||
akta liburua I-005 |
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren kontuak berrikustea. # Ignacio de Errastik emandako diru kopuruaren jasoera baieztatzea. | 1863-07-16 | ||
akta liburua I-005 |
Lorenzo de Ormazabal hil ondoren, udaleko idazkari lanpostua hutsik gelditu denez, Joaquin de Ormazabal bere semea idazkari kargurako izendatzea erabakitzen da. | 1863-04-17 | ||
akta liburua I-005 |
Udalak dituen kutxen artean diru mugimendu batzuk egitea erabakitzen da, Andraiturriko iturritik herrigunera ura eraman ahal izateko lanak ordaintzeko. | 1863-01-11 | ||
akta liburua I-005 |
Ignacio de Errastik diru kopuru bat ematen dio Udalbatzari aurretik hartutako konpromiso bat betetzeko. | 1862-07-14 | ||
akta liburua I-005 |
Maria de Lazcanok medikuarentzat eta botikariarentzat ezarritako laguntzak nola banatu erabakitzen da. | 1862-02-27 | ||
akta liburua I-005 |
Eskolan eman beharreko ikasgaiak adosten dira. | 1862-02-26 |