Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-005 |
Bilkuraren data bakarrik agertzen da. | 1862-01-02 | ||
akta liburua I-005 |
Lehen hezkuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, mutilen eskolara haur gutxi joaten direla eta gaizki ikasita daudela egiaztatzen da. Nesken eskolaren kasuan aldiz, irakaskuntza egokia dutela ikusten da. Tomas Guereño irakasleak erreklamazio bat egiten du, Baldomera de Aresok irakaskuntzan ez duela lehen bezala lan egiten esanez eta Udalbatzak Baldomerak bere lanean ez jarraitzea adosten du. | 1861-11-11 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Antonio Ayestarani eta emazteari laguntza ematea erabakitzen da, oin batean min hartzeagatik ezinduta dagoelako. | 1861-09-22 | ||
akta liburua I-005 |
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren fundazioen egoera kontsultatzeko batzordea izendatzea. | 1861-09-03 | ||
akta liburua I-005 |
Nesken eskolarako erabiltzen den aretoaren errentamendua jaistea onartzea. | 1861-08-11 | ||
akta liburua I-005 |
Eskolara joaten diren haurrek irakasleari ordaindu beharreko ordainsariei buruz erabaki bat adostea. | 1861-07-14 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Maria Albisuk Lonbarda parajean ibaira jaisteko bidea hartua duenez eta herriarentzako beharrezko bidea izanik, beste bide bat eraikitzeko batzorde bat izendatzea erabakitzen da. | 1861-04-14 | ||
akta liburua I-005 |
Estatistika-batzarrerako batzordekide berriak izendatzea. | 1861-02-10 | ||
akta liburua I-005 |
Osasun-batzordearen eraketa adostea eta Gobernadoreari izendapenaren berri ematea. | 1861-01-22 | ||
akta liburua I-005 |
Miguel Dorronsorok diru kopuru bat banatu behar dio Udalari, honek Simon Echezarretari ordaindu ahal izateko egindako mailegu batengatik. | 1861-01-18 | ||
akta liburua I-005 |
Gobernadorearen ofizioa, errejidoreak hautatzeko zozketaren inguruan. | 1861-01-08 | ||
akta liburua I-005 |
Lorenzo de Ormazabali idazkari lanpostua ematea jabetzan, diruzain postuarekin batera eta maisu postua libre uzten du. Irakasleen lanpostu hutsak iragartzen dira eta postu bakoitzerako soldatak zehazten dira. | 1860-12-24 | ||
akta liburua I-005 |
Probintziako Aldizkari Ofizialaren irakurketa, biztanleriaren errolda egitea eta horretarako udal-batzarra osatzea aginduz. | 1860-11-22 | ||
akta liburua I-005 |
Instrukzio Publikoko Probintzia Batzordearen ofizioaren irakurketa, eskoletako irakasleei buruzko txosten baten inguruan. Eskolekin lotutako hainbat erabaki hartzen dira. | 1860-11-18 | ||
akta liburua I-005 |
Tokiko estatistika-batzordearen izendapena. | 1860-10-21 | ||
akta liburua I-005 |
Lehen hezkuntzako eskolak ikuskatu ondoren, ikasleek behar bezala aurrera egiten dutela egiaztatu da. | 1860-09-14 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Victor de Ayala Segurako botikariak bidalitako ofizio baten edukia abokatu batekin kontsultatzea erabakitzen da. | 1860-08-29 | ||
akta liburua I-005 |
Eskolako tokiko batzarra izendatzea eta Gobernadoreari honen berri ematea. | 1860-06-26 | ||
akta liburua I-005 |
Lehen hezkuntzako ikuskatzaileak eskolak bisitatu ondoren, eskoletarako gomendioak eta hobekuntzak aurkezten ditu. | 1860-06-21 | ||
akta liburua I-005 |
Maria Candida Rebollo Albisuk bere mantenurako laguntza eskatuz aurkeztutako eskabidea onartzen da. | 1860-01-26 |