Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3990 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-002 |
Ildefonso Romeoren onuraren zerbitzuaz Manuel de Munarriz arduratuko dela erabakitzea. # Iruñeko abokatu batekin kontsultatzea bikarioetxeko errentariei buruz. | 1799-10-02 | ||
akta liburua I-002 |
Francisco de Jaureguiren eskaera onartzea, Zuazola inguruan landatzeko lur-zati bat errentan emateko eskatuz. # Ildefonso Romeoren elizako zerbitzurako sindikoaren bilaketari buruz. | 1799-09-29 | ||
akta liburua I-002 |
Santos Zunzuneguiri kontzeju-etxeei buruz adostutakoa bete dezala eskatzea erabakitzen da. # Zapatariatik Beasainera doan bidea berregitea adosten da, zenbait mugarri jarriz bertatik gurdirik igaro ez dadin. | 1799-09-15 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren gutun baten irakurketa, Errege zedula baten inguruan, diru gisa erabili behar ziren paperen ezeztapenari buruzkoa. # Aldundiaren gutuna, frantses errefuxiatuei buruzkoa. # Javier Martinez de Esproncedaren alde boterea ematea, elizako organoa konpontzeko beharrezko baimenak eskatu ahal izateko. # Santos de Zunzuneguiri eskatzen zaio kontzeju-etxe nagusiaren errentamenduarekin jarraitzeko, kontzeju-etxe txikiaren horniduraz arduratuko den norbait bila dezala. | 1799-09-01 | ||
akta liburua I-002 | San Prudentziorako bidea sendotasunez egiteko modua aurkitzea adostea. | 1799-07-21 | ||
akta liburua I-002 |
Batzar Nagusietan erabakitakoa berrikustea. # Dekretu-liburuan falta diren erabakiak berrikustea. # Kontzejuko mendietan zuhaitz ezerezetatik enborrak ez ateratzea erabakitzen da. Egurra ateratzeko udalbatzaren baimena beharko da. | 1799-07-14 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, propioen eta arielen kontularitza orokorrari buruzkoa. # Nazabal zirujauaren idazkia, bizilagunek bere zerbitzuengatik egin behar dituzten ordainketei buruzkoa. | 1799-06-16 | ||
akta liburua I-002 |
Intxustiko larre-saria auzotarrentzat salgai jartzea erabakitzen da. | 1799-03-03 | ||
akta liburua I-002 |
Ataundik Beasaineraino doan bide publikoan zaborra eta simaurra egiteko beste hondakin batzuk botatzea debekatzen da. # Kontzeju-mendietan goldeak erabiltzea debekatzen da, isunak jartzea erabakiz. # Ildefonso Romeoren elizako zerbitzurako sindikoa bilatzea adosten da. | 1799-02-24 | ||
akta liburua I-002 |
Ignacio de Insausti diputatu izendatzearen inguruan. | 1799-01-27 | ||
akta liburua I-002 |
Ignacio de Insausti diputatu izendatzea. # Santos de Zunzunegui ostalariaren idazkia, ardoaren ordainketaren inguruan. | 1799-01-13 | ||
akta liburua I-002 |
Erlijiosoen komunitateak egindako egur-eskaera onartzea. # Ataungo eta Zaldibiako herriei idaztea erabakitzen da, Intsustiko larre-sariari buruz eztabaidatzeko. | 1798-08-15 | ||
akta liburua I-002 |
Bizilagunen artean sutarako egurra banatzea eta prezioak jartzea adosten da. # Kapagindegiko zubia berrikustea eta behar dituen hobekuntzak erabakitzea adosten da. # Zirujauaren eskaera, bizilagun guztiek bizarra berarekin mozteko eta aleekin ordaindu diezaioten eskatuz. | 1798-08-03 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren agindu baten irakurketa pago salmentari buruz. # Tertzioen diru-gordailuaren inguruan. # Jose Miguel de Nazabal zirujau-maisuaren idazkia, bere titulua eta zirujau-postuari buruz. | 1798-05-19 | ||
akta liburua I-002 |
Haragiaren larru, gantz eta gainerako barruko zatiei prezioa jartzea adosten da. | 1798-04-01 | ||
akta liburua I-002 |
Altunsoro parajean haritz kimatzea ahalik eta azkarren egitea erabakitzen da. | 1798-02-04 | ||
akta liburua I-002 |
Arpide parajean haztegi bat egiteko asmoa dago eta lehenik lurra hesi batekin itxiko dute. | 1798-01-14 | ||
akta liburua I-002 |
Ahuntzen eta behorren ordainketari buruzko Aldundiaren agindua irakurtzea. | 1797-12-08 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiak bidalitako eskale alferren zerrendaren argitalpenaren gaia aztertzea. | 1797-12-03 | ||
akta liburua I-002 |
Aurreko urteetako kontuen berrikuspena. | 1797-11-12 |