Sailkapen berria: Osoko Bilkurako aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

3990 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaAzalpenaHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-002
Aldundiaren gutuna, kontzejuak zor duen zenbatekoa ordaintzeko eskatuz. # Propioen kontuen berrikuspena.
1797-09-14
akta liburua I-002
Belategi, Imazburu eta Altusoroburua parajeetako egurra herritarrei eskaintzea adosten da.
1797-08-20
akta liburua I-002
Zaldibia, Ataun eta Lazkaoko herrien bilkura hainbat paraje mugarriztatzeko. # Rafael de Urbiquiainen aldeko botikari titulua aurkeztea. # Juan de Albisuren eskaera onartzea, iraleku zati bat eskatuz. # Juan Ignacio de Albisu maisu zirujauaren idazkia eskaera bat eginez.


1797-08-13
akta liburua I-002
Geronimo de Anzak Francisco Ignacio de Mugicari idatzitako gutunaren berri izan ondoren, honek bizi den etxea uzteko eskatuz, Udalak erabakitzen du Geronimo de Anzari jakinaraztea ez daudela ados bere jokabidearekin eta Francisco Ignacio de Mugicari adieraztea ez joateko bertatik, etxea elizaren jabetzakoa baita. # Manuel de Loinazen alde botere berria ematea adostea, lehen Francisco San Vicenteri emandakoa ezeztatuz.
1797-06-11
akta liburua I-002
Juan de Ceberiori Frantziaren aurkako gerrarako kontzejuari mailegatutako dirua ordaintzea adosten da.
1797-03-26
akta liburua I-002
Fermin Jose de Aizpuru, Iribeandia eta Iribetxikia etxeetako administratzaileak, materiala emateko eskatzen du etxean egiten ari diren berrikuntzetarako.
1797-03-05
akta liburua I-002
Udalean izendatutako ordezkariei tarifa egokiak ezartzeko eskatzea erabakitzen da.
1797-01-29
akta liburua I-002
Inguruko herrietan hornidurei prezioa ezartzeko jarrita dauden tarifen berri izan ondoren, prezioak ezartzea erabakitzen da, jangarri den guztia garestitu izanaren egungo egoera kontuan hartuz.
1797-01-06
akta liburua I-002
Frantziarekin izandako gerraren gastuak ordaintzeko kontzejuak propioen eta arielen etekinak erabili nahi ditu eta beharrezkoa ikusten da Aldundiari ahalmena ematea saltzen den ardoa kontrolatzeko.
1796-12-11
akta liburua I-002
Frantziaren aurkako gerra dela eta udalak betebehar asko hartu behar izan ditu. Horiek finantzatzeko, Kontseiluari propioen eta arielen gainean interes gehiago ezartzeko beharrezko baimena eskatzea erabakitzen da.
1796-07-24
akta liburua I-002
Kontuen kitapenak egitea adostea bi kontzeju-etxeetako errentatzaileekin; sisa, dohaintza eta alkabalenak eta propio eta arielen kontuena.
1796-04-04
akta liburua I-002
Bikariotza hutsik dagoenez, Iruñeko gotzainari posturako proposamenak bidaltzea erabakitzen da, egokien deritzona aukeratu dezan. Francisco Ignacio de Mugica eta Juan Francisco de Mugica proposatzen dira. # Geronimo de Anzaren idazkia, Valmedianoko markesarekin bitartekotza egiteko eskatuz, bikariotzarako bera ere proposa dezaten.
1796-03-30
akta liburua I-002
Propioen eta arbitrioen diruzainak hiru urte betetzen dituenez bere postuan, proposamenak korrejidoreari bidaltzea erabaki da, hurrengo hiru urteetarako diruzaina aukeratu dezan. Juan Francisco de Iztueta, Juan Bautista de Albizu eta Sebastian Alberto de Imaz proposatzen dira posturako.


1795-12-20
akta liburua I-002
Bizilagunek etxeetan dituzten aleak berrikustea adosten da. # Pedro de Zufiria, bere aita Juan Francisco de Zufiria hil ondoren, propioen eta arbitroen diruzain izendatzea erabakitzen da.
1795-05-14
akta liburua I-002
Udalerriak dituen aleak zehatz kontrolatzea erabakitzen da. # Rafael de Urbiquiainen idazkia, mugan dagoen herri honetako agentearen alferez gisa emandako zerbitzuengatik zor zaiona ordain diezaioten eskatuz.


1795-05-03
akta liburua I-002
Juan Bautista de Altolaguirre izendatzen da kontrabandistak jazartzeaz arduratuko den talde baten kargu egiteko. # Ezarritako kupoak ez gainditzeko eskatzen zaie tabernariei eta generoen hornitzaileei.
1795-03-26
akta liburua I-002
Nafarroatik, Aragoitik eta Gaztelatik hornidurak baldintza onetan ekartzeko, beharrezkoak diren eginbideak egitea adosten da.
1795-01-24
akta liburua I-002
Gauza batzuk falta direla ikusi da Santos de Zunzunegui kontzeju-etxe zaharretik mugitu ondoren. Juan Antonio de Arrese errentari berria dagoenez, gauzen inbentario berria egitea erabakitzen da.
1795-01-09
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioa, 17 urtetik 40 urtera bitarteko ezkongabeak probintziako tertzioen sarjentu nagusiaren aurrean aurkezteko eskatuz, batailoia osatu ahal izateko.
1794-10-28
akta liburua I-002


Juan Ignacio de Narbaizaren gutunaren irakurketa, Frantziako armadaren aurka armak hartzera deituz.
1794-08-23