Atala: Udal Aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4047 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Azalpena | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-002 |
Napoleonek emandako bi dekretu inperial eta errealen irakurketa, ogasunari eta auzitegiei buruzkoak. Dekretuen testuak jasotzen dira. | 1809-01-26 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren zirkularra, udalerriek egin behar duten elikagai eta materiak ekarpenaren inguruan. # Jose Joaquin de Garmendia probintziako ordezkariak bidalitako gutuna, elikagai eta materialak konfiskatzeari buruzkoa. # Eskatutako zilar-besterentzea Gordailuzainak egitea adosten da. # Udalek Aldundiari egin beharreko ekarpenei buruzko zirkularra. # Konfiskatutako produktuen zenbatekoaren ordainketa aztertzea. | 1809-01-21 | ||
akta liburua I-002 | Napoleonek Frantziaren aurkako gerraren ondoren emandako zortzi dekretu inperial eta errealen irakurketa. Dekretuen testuak jasotzen dira. | 1809-01-06 | ||
akta liburua I-002 |
Korrejidorearen idazkia, Martin Ignacio de Insausti lizentziatua zinegotzi izendatzeko eskatuz. | 1808-12-13 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren ofizioa, kontzejuak ordaindu beharreko kontribuzioari buruzkoa. | 1808-09-08 | ||
akta liburua I-002 |
Udalak dituen zorrak ordaindu ahal izateko, Tirakulu baserria eta bere ondasunak enkante bidez saltzea erabakitzen da. # Atabalaga inguruan dagoen iralekua Juan Antonio de Arreseren Labetxea etxerako geratzen da. | 1808-08-21 | ||
akta liburua I-002 |
Jose de Aresoren idazkia, zaurituta egondako egunengatik abonua eskatuz eta botikariari eta zirujauari ordaintzeko eskatuz. | 1808-07-31 | ||
akta liburua I-002 |
Erregeak Baionatik Madrilera egingo duen bidaiari buruz Aldundiak bidalitako zirkularraren irakurketa. Bidaian gaua igaroko duen udalerrien zerrenda jasotzen da. | 1808-07-07 | ||
akta liburua I-002 |
Diruzainak emandako azken hiru urteetako kontuen aurkezpena. # Kontzejuak dituen kontu guztien kitapenak egitea erabakitzen da. # Albisuk bola-jokoaren errentamendutik jasotakoa kobratzea adosten da. | 1808-06-29 | ||
akta liburua I-002 |
Aurreko urteetako propioen eta arielen kontuen berrikuspena. # Martin Jose de Ormazabalen idazkia, zor zaiona ordaintzea eskatuz. # Joaquin de Erausquinen idazkia, preso egoteak eragindako kalteengatik ordaintzeko eskatuz. | 1808-05-26 | ||
akta liburua I-002 |
Udalak dituen zorrak ordaindu ahal izateko Tirakulu etxea eta bere jabetzak saltzea erabakitzen da. | 1808-04-18 | ||
akta liburua I-002 |
Ordiziako Udalaren ofizioa, iritsiko den zalditeria frantsesaren zati batentzat Lazkaon ostatua eskatuz. # Egoera txarrean dauden bideak konpontzea erabakitzen da. | 1808-03-25 | ||
akta liburua I-002 |
Jose de Echeverriaren idazkia, bere iloba Juan Francisco de Echeverria, haragi-hornitzailea eta ostalaria izan denaren fidatzailea izanik, bere ilobak zor duena ordaintzeko modua aldatzeko eskatuz. # Juan Francisco de Mugica elizako presbiteroaren idazkia, zor zaiona ordaintzeko eskatuz. # Juan Bautista de Beriztainek duen zorra ordaintzea onartzen du. | 1808-01-31 | ||
akta liburua I-002 |
Martin Ignacio de Insausti lizentziatuaren idazkia, bi Iztuetatarren Azpikoa eta Garakoa lursailak hesiz ixteko asmoari buruzkoa. # Juan Martin de Albisu eta Bernardo de Arambururi ardi prendaria batengatik preso egotean janaria hornitzeagatik kobratzea. | 1807-12-20 | ||
1483-003 | Actas del Ayuntamiento de Lazkao | 1807-12-18 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren agindua betetzea, hitzartutako ondasunen eta errenten ordainarazpenari buruzkoa. # Juan Martin de Albisuren idatzia, Ataungo bizilagunekin ardiengatik izandako arazo baten inguruan. # Olaberriako lurretan bildutako Urbaraundiko ganaduaren gaia, Olaberriarekin aztertzea. | 1807-12-08 | ||
akta liburua I-002 |
Manuel de Salsamendiren idazkia, serora-etxea errentan emateko eskatuz. Eskaria ukatzea erabakitzen da, etxe horretan dagoeneko maizterrak daudelako. | 1807-11-01 | ||
akta liburua I-002 |
Herriko diruzainari eta basozainari kontzejuko-mendietan aurkitzen dituzten ahuntz eta behor guztiak prenda moduan biltzeko eskatzea erabakitzen da. | 1807-10-18 | ||
akta liburua I-002 | Ramon Ignacio de Varela zirujau izendatu ondoren, Karmeldarren prioreari aurreko zirujauari ordaintzen ziona ordaintzen jarraitzeko eskatzea erabakitzen da. | 1807-09-06 | ||
akta liburua I-002 |
Miguel de Nazabal, udalerriko zirujaua izandakoak agur esateko bidalitako idazkia. # Ramon Ignacio de Varela eta Jose Miguel de Arregui zirujauek egindako eskaerak, udalerriko zirujau lanpostu hutsa betetzeko. Lanpostua Ramon Ignacio de Varelari ematea erabakitzen da. # Diruzainarentzako ordainketa onartzea. | 1807-08-30 |