Atala: Udal Aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4047 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaAzalpenaHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-002
Karmeldarren komunitatearen idazkia, nobiziotegirako egurra eskatuz. # Juan de Ceverioren eskaera, bere seme Dionisio de Ceverio gradu eta epistolarako onar dezaten.


1806-02-08
akta liburua I-002
Ataungo udalak bazkalekuei eta abereei buruz idatzitako hainbat gutunen irakurketa. # Jose Manuel de Aizpuru abokatuaren txostena Felipe de Irastorzak egin beharreko ordainketei buruz.
1805-12-29
akta liburua I-002
Udalerriko behi-azienden egoera txarra aztertzea. # Bernardo Aranburu, Urbaraundi, Intxusti, Enirio eta Aralar mendietako abereen zaindari izendatzea. # Bide-itxitura bati buruzko gaia jorratzea.
1805-12-22
akta liburua I-002
Felipe de Irastorza, kontzeju-etxe nagusiko errentariaren idazkia, ardo eta haragiaren hornidurari buruz.
1805-12-15
akta liburua I-002
Tirakulu etxearen tasazioa egitea erabakitzen da. # Hileroko merkatuko gastuei aurre egiteko finantzaketa aurkitzea adosten da.
1805-12-04
akta liburua I-002
Urbaraundin egindako ote eta iratze mozketari buruz zenbait bizilagunek bidalitako idazkia.
1805-11-30
akta liburua I-002
Zenbait agindu errealen irakurketa.
1805-11-24
akta liburua I-002
Bi kontzeju-etxeen errematatzaile eta errentari diren Juan Francisco de Echeverria eta Martin Antonio de Ortuzarren idazkia, gaien horniduraren inguruan.


1805-11-01
akta liburua I-002
Beharrezkoa izanez gero, herriko bi sindikoek eginbide judizialak egin ahal izatea erabakitzen da, Nafarroa aldean bazkatzen duten abereekin Ataungo bizilagunek Lazkaokoen kontra egindako hainbat ekintzaren inguruan.
1805-09-29
akta liburua I-002
Zaldibiako bizilagunen batek itxitako bide zaharraren mantenuaz eztabaidatzea.
1805-08-28
akta liburua I-002
Manuel de Arizavalo abokatuaren txostena, bizilagunak garia eta artoa Iribeko errotara bakarrik eramatera ezin direla behartu argituz. Errotako administratzailearen azalpena, egindako kontsulta eta irizpena jasotzen dira.
1805-07-07
akta liburua I-002
Hainbat abokaturekin kontsultatzea bizilagunek Iribeko errotara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruz.
1805-04-21
akta liburua I-002
Aldundiaren bi ofizioren irakurketa, Manuel Godoy ministroak marineltzarako eskatzen dituen 300 gizonen eskaerari eta preso aitortuen inguruan. # Iribeko errotako administratzailearen gutuna, bizilagunek errota horretara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruzkoa.
1805-04-15
akta liburua I-002
Ataun eta Zaldibiako herriekin bilera bat egitea erabakitzen da, Intxustiko parajean adostu gabeko zuhaitzak mozteari buruz hitz egiteko.
1805-03-25
akta liburua I-002
Urbaraundiko egurra sutarako banatuko dela adosten da, salmenta prezioa ezarriz.
1805-03-17
akta liburua I-002
Gaztelako Kontseiluaren idazkia, Korrejidorearen txostena eskatuz, hilero abere-azoka bat egitea komeni den aztertzeko.
1804-12-19
akta liburua I-002
Hainbat agindu errealen irakurketa, umezurtz-etxeei buruz, soldaduentzako bizigaiak gidatzen dituzten zamariei buruz eta ardoa eta pattarra enkantean ateratzeko moduari buruz.


1804-12-16
akta liburua I-002
Gaztelako Kontseiluko zenbait ordezkariri ahalak ematea erabakitzen da, herrian hileroko abere-merkatua ezartzeko.


1804-11-11
akta liburua I-002
Udalbatzako maiordomo eta errejidoreen izendapenak.
1804-11-01
akta liburua I-002
Juan Martin de Albisu errejidoreari bere kontua ordaintzea erabakitzen da. # Maisuarena etxean egindako hobekuntzen azterketa.
1804-10-14