Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4029 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Descripción | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-005 |
Ur-gordailuetako urak aztertu ondoren eta azken biltegiko ura nahasia eta egoera txarrean dagoela ikusirik, beharrezko hobekuntzak egin arte kontratistari azken epea ez ordaintzea erabakitzen da. | 1865-12-31 | ||
akta liburua I-005 |
Juan Martin de Armendariz lehen hezkuntzako maisuaren eskaera, bizi den gela ordaintzeko diru-kopuru bat ordain diezaioten. Eskatzen duen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, gela bat eskaintzen zaio Luis de Garinen etxean. | 1865-01-13 | ||
akta liburua I-005 |
Prudencio de Insausti sindiko prokuradore izendatzea. # Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko egunak adostea. | 1865-01-06 | ||
akta liburua I-005 |
Udalbatza berriaren kargu hartzeak. # Prokuradore sindikoaren bozketa egiteko eta zinegotzi berriek bete behar dituzten postuei buruzko bilera egitea erabakitzen da. | 1865-01-01 | ||
akta liburua I-005 |
Udalerriko zirujaua bere lanbidean aritzeko ezinduta dagoenez, honi ofizio bat bidaltzea erabakitzen da, bere gaixotasunak irauten duen bitartean karguan ordezko bat jarriko dela abisatzeko. | 1864-07-31 | ||
akta liburua I-005 | Irakaskuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, lehen hezkuntzako tokiko batzarrarekin batera, eskoletan egin daitezkeen hobekuntzak eztabaidatzen dira. | 1864-07-28 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. # Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da. | 1864-07-24 | ||
akta liburua I-005 |
Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da. | 1864-07-17 | ||
akta liburua I-005 |
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. | 1864-07-16 | ||
akta liburua I-005 |
Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea. Enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da. | 1864-07-03 | ||
akta liburua I-005 |
Bi zergadun nagusi izendatzea, alkatearekin batera hauteskunde-zerrendak zuzentzeko. | 1864-06-29 | ||
akta liburua I-005 |
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egiten da. Nafarroako pattarraren enkantea onartzeko Antonio de Barandiaran eskaintzen da. Ardoaren enkantea onartzeko Leoncio de Sarasola eskaintzen da. Kataluniako pattarra eta likoreen enkanterako ez da eskaintzailerik onartzen. Olioaren enkantea onartzeko Jose Maria de Sasiainbarrena eskaintzen da. | 1864-06-19 | ||
akta liburua I-005 | Aldundiaren ofizioaren irakurketa, ardoaren, pattarraren, likoreen eta olioaren gaineko zergaren errematerako baldintzak onesten dituena. | 1864-06-08 | ||
akta liburua I-005 |
1863ko lehen seihilekoari dagozkion kontuen batzordeak egindako azterketa. | 1864-06-01 | ||
akta liburua I-005 |
Ardoaren, Nafarroako eta Kataluniako pattarraren eta likoreen arielak eta bale, bakailao eta sardina olioaren arielak jendaurreko enkantean ateratzea erabakitzen da. # Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua Aldundira bidaltzea adostea onarpena emateko. | 1864-05-29 | ||
akta liburua I-005 |
1863ko lehen seihilekoari dagozkion kontuak aztertzeko batzordea izendatzea. | 1864-05-15 | ||
akta liburua I-005 |
Andraiturriko iturritik eskoletako baratzeraino ura eramateko lanen enkantea egiten da. Baldintzak irakurri ondoren, Donato de Lasa aurkezten da. | 1864-05-08 | ||
akta liburua I-005 |
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, Andraiturriko iturritik eskoletako baratzera urak eramateko lanak jendaurreko enkantean jartzeko baldintzei buruzkoa. | 1864-04-29 | ||
akta liburua I-005 |
Errege agindu bat betetzeko, Justo de Ibaseta arkitektoa izendatzen da, udalerriko finken eta ustiapenen neurketa, sailkapena eta tasazioa egiteko, ondoren jabetza-erregistroan inskribatu ahal izateko. | 1864-04-24 | ||
akta liburua I-005 |
1862 urteko kontuak aztertzeko batzordeak egindako berrikuspena. | 1864-03-13 |