Sailkapen zaharra: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4029 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaDescripciónHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-005
1862 urteko kontuak aztertzeko batzordea izendatzea.
1864-03-07
akta liburua I-005
Jose Joaquin de Ormazabalek, bere aita zenduaren diruzain postuaren ordezkari gisa, 1862 urteari dagozkion kontuak aurkezten ditu.
1864-02-21
akta liburua I-005
Jose Maria de Sasiainbarrenaren eskaera onartzea, olioa berriz ere enkante publikoan ateratzeko eskatuz.
1864-01-06
akta liburua I-005
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egiten da. Ardoaren enkantea onartzeko Leoncio de Sarasola eskaintzen da. Nafarroako pattarraren enkantea onartzeko Antonio de Barandiaran eskaintzen da. Kataluniako pattarra eta likoreen enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da. Olioaren enkanterako ez da eskaintzailerik onartzen. # Ongintzako udal batzarraren izendapena adosten da.
1863-12-27
akta liburua I-005
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin eta ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-12-26
akta liburua I-005
Agintari gorenaren onarpenaren ondoren, ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin eta ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-12-25
akta liburua I-005
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, pattar, likore eta ardo hornidurak errematatzeko baldintzen onespenarekin.
1863-12-19
akta liburua I-005
Ardoaren, Nafarroako eta Kataluniako pattarraren eta likoreen arielak eta bale, bakailao eta sardina olioaren arielak jendaurreko enkantean ateratzea erabakitzen da. Enkanterako baldintzak ezartzen dira eta agintari gorenari bidaltzea adosten da, onar ditzan.


1863-12-08
akta liburua I-005
Gobernadoreak bidalitako ofizio baten irakurketa, barrutiko diputatu eta gorteetarako hautesleen zerrenden inguruan.
1863-12-07
akta liburua I-005
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako hirugarren enkantean jarri ondoren, Jose Fernando de Zufiria eskaintzen da enkantea onartzeko.
1863-10-11
akta liburua I-005
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako bigarren enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-10-04
akta liburua I-005
Kontzeju-etxearen eta bertan dauden haragi eta ardo horniduren errentamendurako, agintari gorenak ezarritako eta onartutako baldintzen irakurketa. Baltasar de Izaguirre aguazilak, kontzeju-etxea eta hornigai horiek errematerako lehen enkantean jarri ondoren, ez da eskaintzailerik aurkezten.
1863-09-27
akta liburua I-005
Gobernadorearen zirkularraren irakurketa, parrokia bakoitzean batzar bat izendatzeko eskatuz, Manilan gertatutako lurrikaragatik laguntza emateko dohaintzak biltzeaz arduratzeko. Batzarrerako ordezkariak izendatzen dira. # Agustin Urteagaren ordainketa onartzea.
1863-09-20
akta liburua I-005
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, kontzeju-etxea eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzen inguruan.
1863-08-23
akta liburua I-005
Kontzeju-etxe nagusia eta bertan dauden haragi eta ardo hornidurak erremate publikora ateratzeko baldintzak ezartzea eta baldintza horiek onartzeko agintari gorenari bidaltzea adostea.


1863-08-09
akta liburua I-005
Maria de Lazcanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren kontuak berrikustea. # Ignacio de Errastik emandako diru kopuruaren jasoera baieztatzea.
1863-07-16
akta liburua I-005
Lorenzo de Ormazabal hil ondoren, udaleko idazkari lanpostua hutsik gelditu denez, Joaquin de Ormazabal bere semea idazkari kargurako izendatzea erabakitzen da.
1863-04-17
akta liburua I-005
Udalak dituen kutxen artean diru mugimendu batzuk egitea erabakitzen da, Andraiturriko iturritik herrigunera ura eraman ahal izateko lanak ordaintzeko.
1863-01-11
akta liburua I-005
Ignacio de Errastik diru kopuru bat ematen dio Udalbatzari aurretik hartutako konpromiso bat betetzeko.
1862-07-14
akta liburua I-005
Maria de Lazcanok medikuarentzat eta botikariarentzat ezarritako laguntzak nola banatu erabakitzen da.
1862-02-27