Toki-izenak: Lazkao
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4043 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
Signatura | Descripción | Hasiera | Sustatzaileak | Sailkapen berria |
---|---|---|---|---|
akta liburua I-002 |
Tirakulu etxearen tasazioa egitea erabakitzen da. # Hileroko merkatuko gastuei aurre egiteko finantzaketa aurkitzea adosten da. | 1805-12-04 | ||
akta liburua I-002 |
Urbaraundin egindako ote eta iratze mozketari buruz zenbait bizilagunek bidalitako idazkia. | 1805-11-30 | ||
akta liburua I-002 |
Zenbait agindu errealen irakurketa. | 1805-11-24 | ||
akta liburua I-002 |
Bi kontzeju-etxeen errematatzaile eta errentari diren Juan Francisco de Echeverria eta Martin Antonio de Ortuzarren idazkia, gaien horniduraren inguruan. | 1805-11-01 | ||
akta liburua I-002 |
Beharrezkoa izanez gero, herriko bi sindikoek eginbide judizialak egin ahal izatea erabakitzen da, Nafarroa aldean bazkatzen duten abereekin Ataungo bizilagunek Lazkaokoen kontra egindako hainbat ekintzaren inguruan. | 1805-09-29 | ||
akta liburua I-002 |
Zaldibiako bizilagunen batek itxitako bide zaharraren mantenuaz eztabaidatzea. | 1805-08-28 | ||
akta liburua I-002 |
Manuel de Arizavalo abokatuaren txostena, bizilagunak garia eta artoa Iribeko errotara bakarrik eramatera ezin direla behartu argituz. Errotako administratzailearen azalpena, egindako kontsulta eta irizpena jasotzen dira. | 1805-07-07 | ||
akta liburua I-002 |
Hainbat abokaturekin kontsultatzea bizilagunek Iribeko errotara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruz. | 1805-04-21 | ||
akta liburua I-002 |
Aldundiaren bi ofizioren irakurketa, Manuel Godoy ministroak marineltzarako eskatzen dituen 300 gizonen eskaerari eta preso aitortuen inguruan. # Iribeko errotako administratzailearen gutuna, bizilagunek errota horretara ehotzeko garia eta artoa eramateko duten betebeharrari buruzkoa. | 1805-04-15 | ||
akta liburua I-002 |
Ataun eta Zaldibiako herriekin bilera bat egitea erabakitzen da, Intxustiko parajean adostu gabeko zuhaitzak mozteari buruz hitz egiteko. | 1805-03-25 | ||
akta liburua I-002 |
Urbaraundiko egurra sutarako banatuko dela adosten da, salmenta prezioa ezarriz. | 1805-03-17 | ||
akta liburua I-002 |
Gaztelako Kontseiluaren idazkia, Korrejidorearen txostena eskatuz, hilero abere-azoka bat egitea komeni den aztertzeko. | 1804-12-19 | ||
akta liburua I-002 |
Hainbat agindu errealen irakurketa, umezurtz-etxeei buruz, soldaduentzako bizigaiak gidatzen dituzten zamariei buruz eta ardoa eta pattarra enkantean ateratzeko moduari buruz. | 1804-12-16 | ||
akta liburua I-002 |
Gaztelako Kontseiluko zenbait ordezkariri ahalak ematea erabakitzen da, herrian hileroko abere-merkatua ezartzeko. | 1804-11-11 | ||
akta liburua I-002 |
Udalbatzako maiordomo eta errejidoreen izendapenak. | 1804-11-01 | ||
akta liburua I-002 |
Juan Martin de Albisu errejidoreari bere kontua ordaintzea erabakitzen da. # Maisuarena etxean egindako hobekuntzen azterketa. | 1804-10-14 | ||
akta liburua I-002 |
Matxinea etxean egindako obrei buruz Albisuk aurkeztutako kontuak berrikustea. | 1804-09-23 | ||
akta liburua I-002 |
Joaquin de Maizek Matxinea etxean egindako obrak arautzea adosten da. # Urbarandian iralekuak dituzten bizilagunei beste lursail batean ematea erabakitzen da. | 1804-08-26 | ||
akta liburua I-002 |
Beste zirujau bat etorri arte, Jose de Peñak bizarra moztu ahal izatea erabakitzen da. # Urbarandiko itxitura bizilagunei uzten zaie ereiteko erabiltzeko. | 1804-08-12 | ||
akta liburua I-002 |
Nafarrek egindako batasunetako abereen salmentak aztertzea. # Juan Martin de Albisuren idazkia, igorpenak eskatuz. | 1804-07-22 |