Toki-izenak: Lazkao

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4043 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaDescripciónHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-002
Ignacio de Insausti diputatu izendatzearen inguruan.
1799-01-27
akta liburua I-002
Ignacio de Insausti diputatu izendatzea. # Santos de Zunzunegui ostalariaren idazkia, ardoaren ordainketaren inguruan.
1799-01-13
akta liburua I-002
Erlijiosoen komunitateak egindako egur-eskaera onartzea. # Ataungo eta Zaldibiako herriei idaztea erabakitzen da, Intsustiko larre-sariari buruz eztabaidatzeko.
1798-08-15
akta liburua I-002
Bizilagunen artean sutarako egurra banatzea eta prezioak jartzea adosten da. # Kapagindegiko zubia berrikustea eta behar dituen hobekuntzak erabakitzea adosten da. # Zirujauaren eskaera, bizilagun guztiek bizarra berarekin mozteko eta aleekin ordaindu diezaioten eskatuz.
1798-08-03
akta liburua I-002
Aldundiaren agindu baten irakurketa pago salmentari buruz. # Tertzioen diru-gordailuaren inguruan. # Jose Miguel de Nazabal zirujau-maisuaren idazkia, bere titulua eta zirujau-postuari buruz.
1798-05-19
akta liburua I-002
Haragiaren larru, gantz eta gainerako barruko zatiei prezioa jartzea adosten da.
1798-04-01
akta liburua I-002
Altunsoro parajean haritz kimatzea ahalik eta azkarren egitea erabakitzen da.
1798-02-04
akta liburua I-002
Arpide parajean haztegi bat egiteko asmoa dago eta lehenik lurra hesi batekin itxiko dute.
1798-01-14
akta liburua I-002
Ahuntzen eta behorren ordainketari buruzko Aldundiaren agindua irakurtzea.
1797-12-08
akta liburua I-002
Aldundiak bidalitako eskale alferren zerrendaren argitalpenaren gaia aztertzea.
1797-12-03
akta liburua I-002
Aurreko urteetako kontuen berrikuspena.
1797-11-12
akta liburua I-002
Aldundiaren gutuna, kontzejuak zor duen zenbatekoa ordaintzeko eskatuz. # Propioen kontuen berrikuspena.
1797-09-14
akta liburua I-002
Belategi, Imazburu eta Altusoroburua parajeetako egurra herritarrei eskaintzea adosten da.
1797-08-20
akta liburua I-002
Zaldibia, Ataun eta Lazkaoko herrien bilkura hainbat paraje mugarriztatzeko. # Rafael de Urbiquiainen aldeko botikari titulua aurkeztea. # Juan de Albisuren eskaera onartzea, iraleku zati bat eskatuz. # Juan Ignacio de Albisu maisu zirujauaren idazkia eskaera bat eginez.


1797-08-13
akta liburua I-002
Geronimo de Anzak Francisco Ignacio de Mugicari idatzitako gutunaren berri izan ondoren, honek bizi den etxea uzteko eskatuz, Udalak erabakitzen du Geronimo de Anzari jakinaraztea ez daudela ados bere jokabidearekin eta Francisco Ignacio de Mugicari adieraztea ez joateko bertatik, etxea elizaren jabetzakoa baita. # Manuel de Loinazen alde botere berria ematea adostea, lehen Francisco San Vicenteri emandakoa ezeztatuz.
1797-06-11
akta liburua I-002
Juan de Ceberiori Frantziaren aurkako gerrarako kontzejuari mailegatutako dirua ordaintzea adosten da.
1797-03-26
akta liburua I-002
Fermin Jose de Aizpuru, Iribeandia eta Iribetxikia etxeetako administratzaileak, materiala emateko eskatzen du etxean egiten ari diren berrikuntzetarako.
1797-03-05
akta liburua I-002
Udalean izendatutako ordezkariei tarifa egokiak ezartzeko eskatzea erabakitzen da.
1797-01-29
akta liburua I-002
Inguruko herrietan hornidurei prezioa ezartzeko jarrita dauden tarifen berri izan ondoren, prezioak ezartzea erabakitzen da, jangarri den guztia garestitu izanaren egungo egoera kontuan hartuz.
1797-01-06
akta liburua I-002
Frantziarekin izandako gerraren gastuak ordaintzeko kontzejuak propioen eta arielen etekinak erabili nahi ditu eta beharrezkoa ikusten da Aldundiari ahalmena ematea saltzen den ardoa kontrolatzeko.
1796-12-11