Toki-izenak: Lazkao

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4043 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

SignaturaDescripciónHasieraSustatzaileakSailkapen berria
akta liburua I-002
Torrealtako kondearen eta Juan Martin de Albisuren aldeko botere berria ematea probintziako Batzar Orokorrerako.
1804-07-12
akta liburua I-002
Ataunekin kareharriaren ekarpena aztertzea. # Jose Arrigorriaga Itsas Armadako komandante militarrak aurkeztutako kexa, probintziako hainbat udalerritako zuhaitzetan izandako kalteei buruz.


1804-06-13
akta liburua I-002
Gobernadorearen gutunaren irakurketa gariaren prezio altuari buruz. # Jose Miguel de Nazabal zirujauak emandako erantzuna, mezan konortea galdu zuen gizonarekin gertatutakoa argituz. # Zirujauari egindako ordainketen gaia aztertzea.
1804-06-03
akta liburua I-002
Jose Miguel de Nazabal zirujauak egun batzuk lehenago konortea galdu zuen gizon bat meza nagusitik ateratzean, bere eginbeharra bete ez ote zuen aztertzea.


1804-05-27
akta liburua I-002
Manuel Ignacio de Furundarena, Probintziako gerra-kutxako diruzainak bidalitako gutuna, kontzejuak zor duena ordaindu dezala eskatuz.
1804-02-25
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, udalerri guztiak bide-kutxarako ekintzetan harpidetzeko eskatuz. # Areriaren batasunaren azken batzarrean hartutako erabakiak berrikustea.
1803-12-18
akta liburua I-002
Jose Miguel de Nazabal zirujauaren idazkiaren irakurketa, herritarrek aurkeztutako kexei buruzkoa.
1803-07-24
akta liburua I-002
Erreklutamendua egiteko moduari buruzko aginduaren irakurketa, nobleen eta plebeioen arteko desberdintasunik ez dela egongo argituz. # Zirujaurari buruz aurkeztutako kexen gaia jorratzea.
1803-06-29
akta liburua I-002


Ezkontzen ospakizunari buruzko legearen irakurketa. # Miguel de Nazabal zirujauaren aurkako hainbat kexaren irakurketa.
1803-06-26
akta liburua I-002
Egingo den Batzar Orokorrerako ahalak ematea.
1803-06-01
akta liburua I-002


Francisco de Lasa okinak aurkeztutako idazki bat irakurtzea, olioa saltzeko betebeharra salbuesteko eskatuz. # Santos de Zunzunegui pattarrik ez saltzeko ohartaraztea.
1803-03-19
akta liburua I-002
Kontzeju-etxe nagusiaren errematea baliogabetzat jotzen da. # Joaquin Tomas de Beguiristainen idatzia, Intxustiko zuhaitzen mozketari buruzkoa.
1803-01-18
akta liburua I-002
Urbaraundin izandako kalteei buruz Ataungo herrira idaztea erabakitzen da. # Intxustin eragindako kalteei buruz Zaldibiako herrira idaztea adosten da.
1802-12-08
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, Aralar eta Enirio mendien salmentari buruzkoa.
1802-11-10
akta liburua I-002
Jose de Arramendiak aurkeztutako kaparetasun-eskaera.


1802-10-29
akta liburua I-002
Aldundian hasitako eginbideekin jarraitzea erabakitzen da, Aralar eta Enirio mendiak errematatzeko moduak herri honi sortuko dizkion kalteengatik.


1802-09-12
akta liburua I-002
Jose Miguel de Nazabalen idazkia, zenbait herritarrek garia ordaintzeko aurkeztutako kexaren inguruan. # Maria Francisca de Mendizabalen idazkia, epeak bete ondoren, dagokion ordainketa egiteko eskatuz. # Garoa mozteagatik bizilagunei isunak jartzea. # Batasunaren erabaki-liburuak Aldundira bidaltzea adostea.


1802-09-05
akta liburua I-002


Enirioko mendiaren salmentari buruzko informazio guztia Ahaldun Nagusiari bidaltzea erabakitzen da.
1802-08-01
akta liburua I-002
Javier Martinez de Esproncedaren aldeko boterea ematea, erruki-kutxatik soberan geratzen den garia okindegietan banatu eta pobreentzako ogia egiteko erabili dezaten. # Aralar eta Enirio mendietako ikatz-egurra nola saldu aztertzea Ordizia eta Amezketarekin duten batasunaren batzarrean.
1802-06-17
akta liburua I-002
Juan Bautista Arreche, herriko mediku titularrari ahalak ematea. # Jose Miguel de Nazabalen eskaera onartzea zirujau-lana egiteko. # Ataungo herrira idaztea erabakitzen da, bertako bizilagunek mendietan garorik moztu ez dezaten eskatzeko.
1802-06-07